Beasain, modaren erakusleiho
Euskal diseinatzaileen eta bertako jostunek lana bultzatzeko asmotan, Balentziaga museoak eta Eusko Jaurlaritzak, Euskadi moda zapore ekimena jarri dute martxan. Hainbat herritatik pasa eta gero, Beasainera iritsiko da orain ekimen hori. Euskal diseina...
Euskal diseinatzaileen eta bertako jostunek lana bultzatzeko asmotan, Balentziaga museoak eta Eusko Jaurlaritzak, Euskadi moda zapore ekimena jarri dute martxan. Hainbat herritatik pasa eta gero, Beasainera iritsiko da orain ekimen hori. Euskal diseinatzaileen jantziak biltzen dituen erakusketa eta tailer eta hitzaldi sorta bat prestatu dituzte. Euskadin moda zapore egitasmoa bitan zatitu dute. Batetik, Euskal Herriko hamabi moda diseinatzailek Cristobal Balentziaga zenaren baloreetan oinarrituta egindako lanak ekarriko dituzte Beasainera. Erakusketa hori larunbatean zabalduko dute, eta otsailaren 26ra arte egongo da ikusgai, Igartza jauregian. Bertan, «Euskal Herriko kolore, zapore eta usainetan, eta Balentziagaren baloreetan oinarritu diren hamabi euskal diseinatzaileren lanak» ikusi ahal izango dira, Mari Mar Zelaia zinegotziak azaldu duenez. Erakusketa hori, Beasainen baino lehenago, Frankfurten, Munichen, New Yorken, Madrilen eta Bartzelonan izan da, besteak beste. Larunbatean, 18:00etan zabalduko dute erakusketa, Igartza jauregiko lehen solairuan. Ostegun eta ostiraletan (17:00-20:30) eta larunbat eta igandetan (12:00-20:00) bisitatu ahal izango da. Gainera, Igartza jauregiaren espazioa «laister zabaldu» egingo dela jakinarazi dute, «eraikin nagusiaren azpiko presaren inaugurazioarekin». Erakusketaz gain ordea, «eskaintza osatu» egin nahi izan du Beasaingo Udalak, eta hainbat tailer, eta hitzaldi eta mahai-inguru bana antolatu dituzte. Zelaiak azaldu duenez. «Tailerrak irekiak dira eta ez dago izena eman beharrik. Nahikoa izango da hasi baino bost minutu lehenago han egotearekin». Besteak beste, ehunen osagaiak, artilea, […]