«Herritarrek bidea markatu behar diote Aramari, Udalak lana ongi egin dezan»
Axier Mujika, Aramako alkateari elkarrizketa: Axier Mujikak (Arama 1977) herritarren hitzari eman nahi dio garrantzia etorkizuneko Arama eraikitzeko. Eraikitzen hasi berri diren balio anitzeko eraikina izango da legegintzaldi honetako proiektu nagusia Araman. Alkate kargua hartu zenuela zazpi hilabete pasa dira, neurria hartu al diozu alkate lanari? Oraindik alkate lanari neurria hartzen ari naiz, udaletxeko funtzionamendua ikasten ari naiz. Orain arte udalean landu ditugun gaiak aurreraatera ditugu eta eginez ari gara ikasten, ia lau urte beharko ditugu ikasten. Nola iritsi zara Aramako alkate izatera? Nola osatzen dira Aramako Udala osatzeko zerrenak? Hauteskundeen aurretik herri batzarra egiten da herrian. Bertan udala osatu nahi duen jendea biltzen da eta denen iritziak entzunez osatzen dira zerrendak. Hauteskundeetara aurkezteko herri plataformako zerrenda osatzeko arazorik egoten al da? Gure kasuan ez genduen arazorik izan, jendea prest zegoen zerrenda osatzeko. Beste urte batzutan zailtasun gehiago egon izan da. Azken finean udalean sartuta irabazteko gauza gutxi eta galtzeko asko dauzkazu eta horrek jendea atzera botatzen du. Guri oraingoan «tokatu» zaigu udalean egotea eta etorritako eran hartu behar da lan hau. Ondorengo urteetan zein proiekturi emango dio lehentasuna Aramako Udalak? Momentuz aurreko udal gobernuak zuen proiektu nagusiari eman behar diogu jarraipena: erabilera anitzeko eraikinaren proiektua eginda zegoen eta lanak hastea [...]
Axier Mujika, Aramako alkateari elkarrizketa:
Axier Mujikak (Arama 1977) herritarren hitzari eman nahi dio garrantzia etorkizuneko Arama eraikitzeko. Eraikitzen hasi berri diren balio anitzeko eraikina izango da legegintzaldi honetako proiektu nagusia Araman.
Alkate kargua hartu zenuela zazpi hilabete pasa dira, neurria hartu al diozu alkate lanari?
Oraindik alkate lanari neurria hartzen ari naiz, udaletxeko funtzionamendua ikasten ari naiz. Orain arte udalean landu ditugun gaiak aurreraatera ditugu eta eginez ari gara ikasten, ia lau urte beharko ditugu ikasten.
Nola iritsi zara Aramako alkate izatera? Nola osatzen dira Aramako Udala osatzeko zerrenak?
Hauteskundeen aurretik herri batzarra egiten da herrian. Bertan udala osatu nahi duen jendea biltzen da eta denen iritziak entzunez osatzen dira zerrendak. Hauteskundeetara aurkezteko herri plataformako zerrenda osatzeko arazorik egoten al da?
Gure kasuan ez genduen arazorik izan, jendea prest zegoen zerrenda osatzeko. Beste urte batzutan zailtasun gehiago egon izan da. Azken finean udalean sartuta irabazteko gauza gutxi eta galtzeko asko dauzkazu eta horrek jendea atzera botatzen du. Guri oraingoan «tokatu» zaigu udalean egotea eta etorritako eran hartu behar da lan hau.
Ondorengo urteetan zein proiekturi emango dio lehentasuna Aramako Udalak?
Momentuz aurreko udal gobernuak zuen proiektu nagusiari eman behar diogu jarraipena: erabilera anitzeko eraikinaren proiektua eginda zegoen eta lanak hastea bakarrik falta zen. Aurreko astean hasi ziren lanak eta proiektua aurrea doa. Honez gain, herritarren parte hartzeari garrantzia eman nahi dio udalak. Azkeneko urteetan aramarren parte hartzea jeitsi egin da eta herritarren ekarpenari garrantzia eman nahi diogu. Azken bileretan herritar dexente ari da batzarretan parte hartzen. Garai batean auzolanean funtzionatzen zuen Aramak eta etorkizueean ere horrela funtzionatzea nahiko nuke. Ekonomikoki baliabide urriak izango ditugu eta diru hori ongi aprobetxatzea garrantzitsua izango da.
Zein garrantzia du herritarren parte hartzeak Arama bezalako herri batean?
Garrantzia handia du, herritarren ideiak eta beharrak dira garrantzitsuenak. Zaila da jendea parte hartzera animatzea, nik hala ere, jendeak parte hartzea beharrezkoa dela uste dut Arama egiteko dirua bakarrik ez, aramarren ekarpena ere ezinbestekoa da. Jendeak bidea markatu behar du udalak lan egin dezan.
Herri txiki bateko alkate izanda, heritarren iritziak gertutik entzungo dituzu, zer aipatzen diote herritarrek alkateari?
Oraindik denbora gutxi daramat alkate karguan, aurretik zortzi urtez izan naiz zinegotzi eta esperientzia badaukat. Ezagun izateak alde onak eta txarrak dauzka. Araman herritar guzitak ezagutzen dugu elkar, eta tirabirak ezagunekin edo familiartekoekin izan ditzakezu. Lagunekin erlazioa galtzeko aukera dauzkazu. Hala ere normalean ez da arazorik izaten, herritarrak momentuz ez dute ezer asko esateko denborarik izan. Batzordeak ere horretarako daude, gauzak kritikatzeko lekua batzordetan dago eta ez tabernan. Batzordeak dira elkartu eta tirabira edo desadostasunak konpartitzeko lekua. Udalak ez du ezer ezkutatzeko eta garbi jokatu nahi dugu. Kritikak izan daitezela aurpegira eta zuzenak.
Udal txikiei bereziki eragin al die krisi ekonomikoak?
Udaleko aurrekontuetan sarrerako diru sailaren zati handi bat Diputazioaren foru funtsetik dator. Ibilgailuen zergetatik ere diru dexente eskuratzen dugu. Diputazioak ematen digun sarrera jetsi egin da eta horrek aurrekontuak baldintzatuko dizkigu. Urte hauek defizitarioak izango dira Aramako Udalarentzat Aurrekotuak ahal den neurrian estutu beharra daukagu.
Alakate lanaz gain zure ofizioarekin jarraitzen duzu, nola uztartzen dira bi lanak?
Zaila da biak uztartzea. Orain arte jardun osoz lanenean aritu naiz eta udaletxera iluntzetan eta larunbatetan etortzen nintzen. Familiarekinegoteko ia tarterik ez nuen eta ume txiki bat izanda familairi ere denbora eskaini behar zaio. Azkenaldian jardunaldia murrizteko eskatu dut eta bi lanak hobeto koordinatzeko aukera izango dut
Denbor asko kentzen al du Aramako alkate lanak?
Bai denbora asko kentzen du, lehengo hilabete hauetan lan erritmoa hartzea kostatu egin zait. Azken bolada honetan ordu asko pasatzen ditut udaletxean.
Azken urteetan Araman egin diren etxeetara jende asko etorri da bizitzera, honek herria aberastu al du?
Jendea herrira lo egitera bakarrik etortzen bada arazoa izan daiteke. Ez kanpotik etortzen direnekin bakarrik, bertakok ere herrian lo bakarrik egiten badute arazoa da. Araman bizi denak aramar dela sentitu egin behar du. Aramak herri bat izan behar du eta ez bizitzeko toki bat.
Etxe gehiago egiteko proiekturik ba al dago?
Arau subsidiarioak agortuta daude, udalak arau horiek berritu nahi ditu. Aramako gazteak bizitzen bertan geratzea nahi dugu, eta horretarako etxebizitzak behar dira. Etxebizitza horien prezioak ere gazteentzako egokia izan beharko luke, ez da erraza izango. Etxebizitzak egiteko behar hori ere neurtu nahi dugu. Arauek markatzen dute dena eta horrek emango du etxeak egiteko aukera. Kezka sortzen digu Arana nola sustatu behar den asmatzeak, ez nuke etxez jositako Arama bat eraiki nahi.
UEMAko zuzendaritzako kidea zara nolatan sartu zinen UEMAko zuzendaritzan?
Hauteskundetako botoen arabera alderdi bakoitzari eserleku kopuru jakina dagokio UEMAko zuzendaritzan. Independieteek bi eserleku izaten ditugu eta gu horietatko bat betetzeko aurkeztu ginen. Lehendik ere egonda nengoen Aramako ordezkari bezala erakundean eta mankomunitate honek egiten duen lana garrantzitsua iruditzen zait. Euskara indartu egin behar da eta horrelako erakunde honetan parte hartzea garrantzitsua iruditzen zait.
UEAMAn herri berriak sartzeko aukera mahai gainean dago, Goierriko zein herri sart u daiteke UEMAN?
Goierrin badaude UEMAn sartzeko baldintzak betetze dituzten hainbat herri. Herriek elkartean sartzeko biztanleen %70ak euskalduna izan behar du eta diru sarrera bat egin behar dio mankomunitateari. UEMAko koordinatzaielak atea jo du herri batzutan baina, egoera ekonomikoa kaxkarra da udal guztientzat. UEEMAk udalei eskatu beharreko diru kopuru hori murrizteko lanean ari da. Honela udalentzat errazagoa izango da UEMAko kide izatea.