Lasak garaipena eta Albisuk porrota seigarren partidan
Aritz Lasak eta Aitor Zubietak garaipena eskuratu zuten, atzo, pilotako binakako txapelketako seigarren partidan. 14-22 irabazi zieten Iker Arretxeri eta Aritz Beginori. Lasa ondo aritu zen, eta azken lau partidetako porrotei buelta eman zien, jokatzen. Hala ere, ez zen partida ona edo ikusgarria izan.
Partida 14-22 amaitu bazen ere, 14-16 ere joan ziren markagailuan. Hala ere, azken txanpan, Lasak eta Zubietak aurrea hartu zieten ArretxeII.ari eta Beginori. Lasak eta Zubietak zapatuan Iruñean jokatuko dute hurrengo partida, Olaizola II.aren eta Beroizen aurka. Pilota aukeraketa bihar egingo dute, 11:30ean. Larunbateko partida telebistaz ere eskainiko dute.
Albisuk, Idiazabalen
Jon Ander Albisu ataundarrak, bere aldetik, 22-20 galdu zuen Berasaluzerekin VIII.arekin batera Titin III.aren eta Merino II.aren aurka. Albisuk eta Berasaluzek Idiazabalen jokatuko dute ostiralean. Juan Martinez de Irujo eta Abel Barriola izango dituzte aurkari. Pilota aukeraketa bihar egingo dute, 16:00etan. Partida telebistaz ere ikusi ahalko da.