Txindokiko korrikalariak txukun ibili dira Donostiako Krosean
Txindoki Atletismo taldeko korrikalariak txukun ibili dira herenegun Lasarteko hipodromoan jokatu zen Nazioarteko Donostiako Krosean. Eneko Agirrezabal segurarra izan zen Ordiziako klubekoen artean onena. Agirrezabal 12. postuan sailkatu zen, 42:37 den...
Txindoki Atletismo taldeko korrikalariak txukun ibili dira herenegun Lasarteko hipodromoan jokatu zen Nazioarteko Donostiako Krosean. Eneko Agirrezabal segurarra izan zen Ordiziako klubekoen artean onena. Agirrezabal 12. postuan sailkatu zen, 42:37 denbora eginda. Jose Antonio Blanco Txuri ordiziarra, berriz, 15.a izan zen (43:11) eta Unai Cobos 21.sailkatu zen (44:18).
Junior mailan lortu zituzten posturik onenak. Mutiletan, Asier Insausti ordiziarra 6. sailkatu zen, eta nesketan, Sara Insausti bigarrena izan zen.