Herri ingurutik gehiegi urrutiratu gabe egingo dute irteera igandean Ordiziako Mendizaleak taldekoek. 08:00etan abiatuko dira Ordiziatik Gantzarain aldera, eta Urripatz eta Leizia aldera jo ondoren, Urkian geldialdia egingo dute. Han, Ander Barandiaran...
CAF enpresako ELAren ordezkariek bi bilera deitu dituzte biharko. Goizean, 10:30ean, sindikatuak Beasainen duen egoitzan bilduko dira. Arratsaldean berriz, Goierriko Lanbide Eskolan jarri dute hitzordua, 15:30ean. Besteak beste, enpresako hitzarm...
Kooperaziorako proiektuak garatzeko gobernuz kanpoko erakundeei diru laguntzak emateko arautegiaren bat eginez, eta 2011. urteari dagokion deialdia egin ondoren, Ordiziako Udalak 95.000 euro banatuko ditu bederatzi erakunderen artean. Guztira 19 proiektu aurkeztu ziren, eta Hegoak enpresak aztertu ondoren, bederatzi proiekturi laguntza ematea erabaki dute. Udalbatza osatzen duten alderdi guztiek bozkatu zuten proposamenaren alde, joan den ostegunean. Proiektu gehienak emakumezkoei eta haurrei zuzendutakoak dira. Emakumezkoen kasuan, formaziora eta lan mundura begirakoak dira egitasmoak, eta haurrenak hezkuntza bermatze aldera egindakoak. Bederatzi proiektu horietatik zazpi Amerikan garatuko dituzte (Perun bi, Guatemala, Nikaragua, El Salvador, Bolivia eta Haiti), eta beste biak Asian, Txinaren menpe dagoen Tibeten hain zuzen. Lankidetza proiektuena ez zen bilkuran onartu zuten puntu bakarra izan. Ustezko haur lapurtuen auzian Gipuzkoako Batzar Nagusiek plazaratutako adierazpen instituzionala ere aho batez onartu zuten, eta gauza bera egin zuten EBPN Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren plan estrategikoa urtebetez luzatzearekin. Ordiziako hamar komertziori EIOZren hobaria ezartzearekin ere denak azaldu ziren ados. Ordizia Lantzenek La Caixarekin egin beharreko hiru milioi euroko kreditu-konturako abalaren puntua ere aurrera atera zen. Azkenik, bizilagun bat babestutako pisu batean sartzeko abala ere onartu zuten Bilduk eta PSE-EEk. EAJ abstenitu egin zen. Araudiarena, hurrengorako Udal planeamenduaren pholkularitza batzordearen araudi aldaketari zegokion puntua, berriz, otsaileko [...]
Ordiziako Musika Eskolako ikasle sorta batek Andoiango VII. Piano jaialdian parte hartuko du asteburuan, hilaren 4an eta 5ean. Maila eta modalitate guztietan ariko dira, banaka zein binaka, eta joko dituzte obren artean klasikoak eta modernoak daude. I...
Antzerki Garaia egitarauaren barruan, Ados Teatroa taldeak Wilt, panpina puzgarriaren hilketa antzezlana eskainiko du ostiralean. Saioa 22:15ean izango da, Usurbe antzokian. Antzezlan hori ikusteko zazpi sarrera zozkatuko ditu Bareak merkatari el...
Beasaingo Arrano elkarteak Aitor Sarriegi eta Iñaki Apalategi bertsolari beasaindarrak omenduko ditu ostiralean, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan egindako lanagatik. Ekitaldia 20:00etan izango da, Arrano tabernaren parean. Ondoren, 21:30ean...
Urtarrilaren 7ko manifestazioa antolatu zuen Egin Dezagun Bidea ekimenak sartutako proposamen politikoa ere onartu zuten osteguneko osoko bilkuran. Bilduko zazpi hautetsiek bozkatu zuten mozioaren alde. EAJkoak abstenitu egin ziren, eta PSE-EEko bakarrak aurka bozkatu zuen. Euskal presoak eta iheslariak etxeratzeko eskatzen duen oihala udaletxeko balkoian jartzea eskatzen zuen mozioak, eta behin onartuta, balkoian eskegita dago dagoeneko oihala. Euskal Herriaren egoera politikoa aldatzen ari dela «errealitate objektiboa» da, eta Euskal Herrian normalizazio politikoa eman dadin «aukera berriak» zabaltzen ari direla dio mozioak. Halaber, onartutako testuak dioenez, ez da behar bezalako saiakerarik egin gatazkak eragindako biktimen mina aitortu eta erreparatzeko. Bide horretan, eragile politiko eta sozial gehienek «bestelako kartzela politika» bat posible dela diote. «Are gehiago, posible ez ezik, beharrezkoa ere bada, batetik, gatazkaren ondorioak humanizatzeko, eta bestetik, normalizazio prozesua sendotzeko». EAJren abstentzioa EAJk esan zuen presoen eskubideak errespetatzearen alde dagoela, baina biktimen egoerari ere aurre egin behar zaiola, eta horregatik jo dutela abstentziora.
Gaur hasi eta igandera arteko urteko festa egun nagusiak ospatuko dituzte Idiazabalen. Idiazabaldarrak arratsaldean hasiko dira festa giroa berotzen, ostiralean zaindariaren eguna ospatu eta asteburuan festa lehertzeko asmoz. Gaur arratsaldean, herriko helduneak hasiko dira festa giroan Ordiziako abesbatzak eskainiko duen kantaldiarekin. Herriko dantza taldeak ere presentzia berezia izango du aurtengo Sanblasetan, taldearen historia argazkian biltzen duen erakusketa gaur iluntzean inaguratuko dute. Gaurko beroketa egunaren ondoren, festak ofizialki bihar, San Blas bezpera, hasiko dira. Txupinazoa 18:30etan botako dute eta pregoia irakurri ostean axariak festan erabat murgilduko dira. Ostiralean izango da zaindariaren eguna Idiazabalen. Eguna ohiko ekitaldiekin hasiko da; txistularien doinuekin eta meza nagusiarekin. 12:00etan herritarren arteko txirrindulari proba izango da. Urtean zehar bizikletan ibiltzen diren herritarrek beraien artean indarrak neurtzeko aukera izango dute herritan gora eta behera bueltaka ibiliz osatu beharko duten ibilbidean. Eguerdi aldean izango da sanblasetan jende gehien biltzen duen ekitaldietako bat, paella jana. Arretxe elkarteko kideek prestatuko dute aurten ere paella. Herriko plazan osagai guztiak bildu eta pertza handi batean sukaldatuko dute. San Blas egunean paela jateko ohiturak arrakasta handia izan ohi du Idiazabalen. Ahal duenak edo behar dunak lokuluxka egin ondoren, bi aukera izango dira. Pilota partiduak ikusi edo mozorrotu eta jolastea. Frontoian Irujo eta Baliorra Berasaluze [...]