Jon Maiaren elkarrizketaren aurrerapena
Jon Maia (Urretxu, 1972) bertsolariak eta zinemagileak, Nazioen Munduak herri ekimenaren enkarguz, Gazta zati bat dokumentala egin du. Autodeterminazio eskubidearen aldeko Goierriko herri mugimenduaren lana grabatzen ari zirela, “kamara eskuetan genuela hasi ziren gertakizun historikoak gertatzen. Herri txiki bateko istorio bat grabatzen hasi ginen eta nazio baten aldaketa historikoa grabatzen bukatu dugu”, dio Jon Maiak.