Jon Maia • Bertsolaria eta zinemagilea Goierriko Nazioen Munduak herri mugimenduak, duela hiru urte, autodeterminazio eskubidearen alde egiten ari zen lana biltzeko enkargua eman zion Jon Maiari (Urretxu, 1972). Enkargua onartu eta Gazta zati bat dokumentala apirilerako prest izango du Maia zuzendariak. Dokumentalaren muntaketan ari zarete egunotan. Dena den, hasierako asmoak eta bukaerako emaitzak, ez du zerikusi handirik. Dokumentala Euskal Herriak bizi duen aldaketa politikoaren ispilu izan dela esan daiteke. Bai hasierako asmoa aldatu eta handitu egin da. Nazioen Munduaken historia eta lana grabatzen ari ginela, beraiekin Eskoziara joan ginen, besteak beste Highlands jaialdiko herri kirol jaialdia grabatzera. Eskoziara joan ginen, artean zer egin behar genuen oso ondo jakin gabe. Baina kamara eskuetan genuela hasi ziren gertakizun historikoak gertatzen. Goierritik etorri zitzaidan enkargu honi esker, Euskal Herriaren historia lehenengo lerroan bizitzera eta jasotzera pasatu naiz. Herri txiki bateko istorio bat grabatzen hasi ginen eta nazio baten aldaketa historikoa grabatzen bukatu dugu. Ezker abertzalearen aldaketa, ETAren su etena, ezker abertzalearen Euskaldunako deklarazioa indarkeria errefusatuz, zortzi urteren ondoren Bilduren legalizazioa, ETAren behin-betiko su etena, Aieteko adierazpena… Hortxe dena grabatzen aritu gara. Toki askotara joan gara, prozesu honetako protagonista askorekin egon gara. Gertatu ahala joan gara grabatzen, Aieteraino. Noizbait bukatu behar genuen. Denbora [...]
Bertsoa oinarri hartuta bideo lehiaketa antolatu du Arrano elkarteak Beasainen. Martxoaren 24ra arte aurkeztu daitezke lanak. Lotura: bertsomovieda.com
Ikusgai dago sarean Goiberriren promozio spot-a. Maria Antonia Hortigüela aktore zumarragarra du protagonista eta Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian grabatu dute.
Idiazabalgo dantzaren historia laburbiltzen duen erakusketa ikusi daiteke Udaletxe zaharrean. Arkaitz eta Axari izan dira 1971. urtetik hona herriko bi dantza taldeak, baina 1932rako ere baziren dantzariak Idiazabalen. Idiazabalgo dantza taldearen lehenengo lekukotasuna, 1932. urtekoa da. Batzokiaren inguruan sortutako taldea izan zen. 1931n inauguratu zuten Batzokia eta urte bete beranduago, lehenengo euskal jaia ospatu zuten Idiazabalen. Gizonezkoek soilik osatutako taldea zen ordukoa. Dena den, ez zuen luzaro iraun dantza taldeak, eta euskal kulturaren susperraldiak, gerra zibila etorri baitzen. XX. mende erdialdera, Pello Gorrotxategik eta Joxe Mari Imazek hartu zuten herriko mutil gazteei dantzan erakusten hasteko ardura. Garai hartan oraindik ere, mutilez bakarrik osatutako taldeak ziren. Zortziko taldeak izaten ziren. Garairik onenean, adin ezberdinetako hiru talde egotera iritsi ziren. Garai hartako dantza taldea, Elizak sortutako Luistarren Kongregazioaren barruko ekintza zen. Apaiz etxearen azpialdean egiten zituzten entseguak. Arkaitz 1971. urtea izan zen hirugarren mugarria Idiazabalgo dantzaren historian. Berriro gazte talde bat elkartu eta euskal tradizioari eusteko helburuarekin, Arkaitz dantza taldea sortu zuten. Bost bat urte iraun zuen taldeak. Irakasleak kanpotik etortzen ziren, tartean Ordiziako Jose Mari Garate. Hala ere, kanpokoek etortzerik ez zutenean, Mari Paz Imaz, Eleni Zabala eta Patxi Irizar ere aritzen ziren irakasle lanetan. Axari 1976 eta 1979 urte artean [...]
Supermerkatu kate ezagun batentzako materiala garraiatzen zuen kamioi batek karga galdu du gaur arratsaldean, eta Esteban Lasa kalea itxi egin behar izan dute, Telefonica parean. 16.15 aldean izan da ezbeharra. Udaltzainen arabera, “kamioiak karg...
‘GoiBerri’ euskara hutsean argitaratzen den Goierri mailako lehen aldizkaria da. Baina… egunerokoan Goierri eskualde bakarra al da? Ala bi? Josetxo Zufiaurre eta Jose Luis Ugarte historian adituek erantzun dituzte galderak. Josetxo Zufiaurre etnografo beasaindarrak hamaika lan argitaratu ditu. Jose Luis Ugarte, legazpiarra berriz, Burdinola elkarteko kidea da eta Legazpiko historiari eta ondareari buruzko liburuak idatzi ditu. Eskualdea ederki ezagutzen dute biek. Ugartek, historian zehar, behekoen eta goikoen artean harremana estua izan dela uste du. «Legazpiarrok harreman handiagoa izan dugu ekialdera dauden herriekin mendebaldera daudenekin (Oñatirekin eta Antzuolarekin) baino. Aldameneko herrietara jotzen zuten askotan lan, senargai edo andregai bila. Hori Aztiri auzoan ikusten da inon baino garbiago, Gabiria eta Legazpiko bizilagunen nahasketa izugarria ematen da bertan. Segura eta Ordiziara joateko joera ere bazen: errenta ordaintzera, erosketak egitera, tratuak ixtera…». Legazpiko euskara Era berean, behekoak gora joaten ziren. «Legazpin burdinarekin lotutako industria garrantzitsua zegoen eta langile asko behar ziren. Horrela sartu ziren Legazpin deitura batzuk: Alustiza, Andueza, Azurmendi, Galfarsoro, Iñurritegi, Olabide, Ormazabal, Telleria…». Hizkerak argi erakusten du garai batean hartu-emana estua zela. «Legazpin zaharrek hitz egiten duten hizkerak Zegamako hizkeraren antz handia dauka. Bestalde, XV. eta XVI. mendeetan Legazpi, Goierriko beste hainbat herri bezala, Segurari lotuta egon zen. Lazkaoko jaunak, berriz, XIX. [...]
Etxarri Aranatzen (Nafarroa) elkartu ziren Trantsizio garaiko Alkateen Mugimenduko kideak 1977ko urtarrilaren 16an. Amnistiaren, foruen eta euskararen aldeko manifestua onartu zuten. Ekitaldi berean, ikurrina euskal ikur ofizial bezala lehenengo ald...
Haizea Arranzek (Zumarraga, 1984) arropa «alternatiboa» egiten du eta bere diseinuak Haizeastore.com webgunean eros daitezke. Nolatan josteko zaletasuna? Amamak irakatsi zidan josten, bost urte inguru nituenean, eta panpinei arropak egiten nizkien. Non egin zenituen ikasketak? Ez neukan oso argi zer ikasi, Arte Ederrak, Arkitektura, Moda Diseinua… Azken hori hautatu nuen. Donostian patroiak egiten ikasi nuen eta Zaragozan Moda Diseinua. Zertan lan egin duzu? Denda bat ireki nuen lagun batekin. Urte eta erdi eman dugu dendarekin. Diseinatzaile gazteen arropak saldu ditugu. Denda gehienetan marka ezagunak bakarrik saltzen dira eta elkarri lagundu behar diogu. Nolakoa da zure arropa? Arropa alternatiboa da, denda arruntetan ikusten ez dena. Enpresa gehienek moda tendentziak jarraitzen dituztenez, denek gauza berberak egiten dituzte. Nik festetarako arropa eta kortseak egiten ditut gehienbat, emakumeentzat. Zer asmo dituzu? Etxean josten dut, Urretxun, eta on-line denda dut. Bertan katalogoa eta argazkiak daude. Normalean taila arruntak egiten ditut eta norbaitek taila bereziren bat behar badu, neurrira egiten diot. Hamar egun bakarrik itxaron behar dira arropa jasotzeko. Nire arropa dendei eskaintzeko asmoa ere badut. Goierriko emakumeak kortseak bistan eramatera ausartuko direla uste al duzu? Jendea geroz eta gehiago ari da horretara ohitzen. Madrilen eta Bartzelonan aspalditik janzten dituzte kortseak eta Zaragozan ere dezente saldu [...]
Xabi Dorronsoro zeraindarrak eta Aitor Urteaga idiazabaldarrak irabazi dute San Blas jaietako aizkora norgehiagoka. Arkaitz Jauregi eta Eloi Kortxero arabarrei 11 segunduko aldea atera diete goierritarrek. Bestalde, Xabier Aranburu Kuzta harri jasotzaileak, erakustaldia egin du hiru motako harriekin. Arratsaldeko bostak pasatuta zirela ekin zioten igandean herri kirol saioari. Aizkolariek hiru proba gainditu behar izan zituzten. Lehendabizi, bikote bakoitzak 45 ontzako enborra ebaki behar izan zuen kolpeka. Dorronsorok eta Urteagak 59 aizkorakada behar izan zituzten lana bukatzeko, eta Jauregik eta Kortxerok 61. Ondoren 45 ontzako enborra zeinek azkarrago ebaki jokatu zuten. Goierritarrek hiru minutu eta 29 segundu behar izan zituzten, eta arabarrek hiru minutu eta 39 segundu. Azkenik, kana erdiko lau enborrekin eta 60 ontzako beste laurekin aritu behar izan zuten lanean. Dorronsorok eta Urteagak 19 minutu eta 52 segundutan ebaki zituzten, eta Jauregik eta Kortxerok 19 minutu eta 51 segundutan. Denbora denak kontutan hartuta, goierritarrek 24 minutu eta 20 segundu behar izan zituzten lana borobiltzeko, eta arabarrek 24 minutu eta 31 segundu, irabazleek baino 11 segundu gehiago. Zeraindarra eta idiazabaldarra gustura zeuden egindako lanarekin. ≪Jauregi gu baino gehixeago da aizkoran. Kortxero berriz, gazteagoa da. Dena den, nik uste dut parekatuta ibili garela. Denok aritu gara ondo, nahiko egur gogorrak tokatu [...]
Meategietako trenbidearen pausoak jarraitzen ditu Ormaiztegi eta Mutiloa lotzen dituen Bide Berdeak. Garai bateko burdinaren eta meategien bidea egiten du Ormaiztegi eta Mutiloa arteko Bide Berdeak. 2005. urtean hasi ziren bide hori berreskuratzeko aurreneko pausoak ematen, eta lanik gehienak, 2006 eta 2007 urteen artean egin zituzten. Bi norabidetan egin daiteke bide hori, baina guk, behetik gorakoa aukeratu dugu. Ibilbideak trenbidearen duen lotura ikusita, Ormaiztegiko burdinezko zubia izango da abiapuntua. Haren azpian zegoen garai bateko bainuetxea ere; gaur egun, burdin ura dakarren iturria dago haren tokian. Parke horretan hasten den oinezko bideari jarraituz, zubiaren azpitik pasa eta Ormaiztegiko hilerrira eta tren geltokira iritsiko gara. Trenez datorrenak, geltokitik bertatik ere hasi dezake bidea. Trenbidea gurutzatu eta seinaleztatuta dagoen bidexka hartuko dugu. Han bukatzen zen garai bateko meatzeetako trenbidea, eta hura zen mineralak tratatzeko gunea. Orduko eraikinen aztarnak ikus daitezke oraindik. Hasierako aldapa gogor antzekoa egin daiteke, baina ez arduratu, motza da eta. Berrehun bat metroren buruan, Bide Berdearen hasiera markatzen duen puntura iritsiko gara. Handik aurrera, ibilbidea laua da, eta basoan barrena, 1,5 kilometroko bidea egingo dugu; tarteka, informazio panelak eta garai bateko meatzeetako trenbidearen errailak ere ikusiko ditugu. Erdibidea, Liernian Basotik atera orduko iritsiko gara trenbide zaharrak hamaika aldiz zeharkatutako Lierniko [...]