Inma Goiburu: «Nire talde kuttuna Pink Floyd da, baina estilo guztiak atsegin ditut»
Inma Goiburu: Ordiziako Santa Ana abesbatzaren zuzendaria
Inma Goiburu (Ordizia, 1959) Santa Ana abesbatzaren zuzendaria da. Bihar, Santa Ageda bezpera, abestera irtengo dira. Duela 31 urte sortu zen abesbatza, eta Santa Ageda bezperakoa izan zen beraien bigarren emanaldia. Harrezkeroztik, ez dute sekula kale egin.
Zaletasun bat.
Musika, irakurtzea eta abestea.
Oporretarako leku bat.
Errioxako herri txiki batera joaten gara. Ojacastro du izena.
Liburu bat.
Irakurtzen ditudan liburuen izenburuak ez ditut gogoratzen. Denborapasa gisa irakurtzen dut. El tiempo entre costuras, adibidez, asko gustatu zitzaidan.
Musika talde bat.
Pink Floyd.
Abesti bat.
Asko. Orain O mio babbino caro ari gara prestatzen. Estilo guztiak atsegin ditut.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Seme-alaben jaiotze eguna. Hiru ditugu.
Amets bat.
Ni eta nire ingurukoak zoriontsuak izatea.
Plater bat.
Arroza. Eta barazkiak. Arroza barazkiekin prestatzen badidate… primeran!
Edari bat.
Coca Cola.
Jaso duzun opari bereziena.
Nire familia.
Gorroto duzuna.
Hipokrisia, adibidez.
Goierriko txoko bat.
Zerain. Senarraren familia bertakoa da.
Herriko alkate bazina…
Ordiziako alkate izango banintz, ez dakit zer egingo nukeen… ahal nukeena!