Idiazabalgo Gazte Asanbladak antolatuta ‘Irakasleak’ antzezlana ikusi ahal izango da larunbatean, otsailak 11, Guraso Elkartearen aretoan, 19:30ean. Iñigo Antsorregi eta Ander Azurmendi aktoreek parte hartzen dute lan horretan: Azurmendi L...
Gaur arratsalderako (otsailak 9) herri batzarra antolatu dute segurarrek aurrekontuei buruz hitz egiteko. Bilera kultur etxean egingo dute arratsaldeko zazpietatik aurrera, eta herritar guztiei parte hartzeko deia egin diete
Zegamako Bele Gazte gaztelekuak hainbat ekitaldi antolatu ditu otsailerako. Larunbatean (otsailak 11) esaterako, paparreko orratz tailerra egingo dute, feltroa erabilita. Arratsaldean, 17:30etan hasi eta pare bat orduz arituko dira Zegamako gazteak lan...
Egutegia zehaztuta, ordutegiak eta bolatokiak finkatuta, eta eskualdeko txapela jokoan dela, hastera doa Goierriko Bola Txapelketa. Hogeita laugarren aldia izango du aurtengo lehiaketak, larunbatean hasi eta martxoaren azekenera arte luzatuko denak. Denera zazpi jardunaldi izango dira, guztiak larunbatetan, eta tiraldi bakoitzean lortutako puntuen batura handiena duenak jantziko du Goierriko txapela. Aurreko urteetan bezala, berrogei bat bolarik parte hartuko duten aurreikuspena dute antolatzaileek. Txapelketaz txapelketa jarduten diren bolariek eurek atondu dute oraingoan ere egutegia, eta jardunaldi bakoitzaren martxa lehiaketak bisitatuko duen herrikoek hartuko dute beren gain. Ia hutsunerik gabe, otsailean geratzen diren zapatu guztiak eta martxokoak hartuko ditu Goierriko bola demak. Izena emateko aukera goizez nahiz arratsaldez egongo da, 10:30etik 11:30era, eta 16:30etik 17:30era. Bi ordu horietan izena eman duten partaide guztiek bota arte jarraituko du jardunaldiak. Otsailari dagokionez, hiru tiraldi izango dira. Gabirian ekingo dio bolak bueltaka, etzi, Alkainburu pilotaleku atzeko bolatokian. Ondoren, Idiazabalera eta Segurara joango dira bolariak. Martxoan, berriz, Zerainen berrekingo zaio txapelketari, hilaren 10ean. Lehenengo larunbatean tiraldia egongo da, Olaberrian, baina ez da txapelketarako baliagarria izango. Joxe Kerejeta bolari olaberritar zenaren omenezko lehiaketa independentea jokatuko da martxoaren 3an. Zerain eta Legazpi igaro ondoren, Olaberriara itzuliko da berriz bolatea, martxoaren 24an, baina orduan lehia ofiziala jokatzeko. Bukaera, Mutiloan [...]
Koldo Zubeldia olerkari zaldibiarrak poesia errezitaldia egingo du bihar herrikideen aurrean, noizean behin halako kultur ekitaldiak garatzeko duen ohiturari segiz. Beste batzuetan bezala, Pello Ramirez biolontxelo-jotzaile ordiziarra izango du lagun; ...
Lazkaoko San Benito ikastolan gaur arratsaldean ez da eskolarik izango. Sektore publikoan aurreikusten diren murrizketen kontra hainbat sindikatuk deitu duten lanuztearekin bat egin dute ikastolako langileek, bozketan. Hala, gaur 14:30etik 16:30era ez ...
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Su Eskola Fundazioak gazte lokaletan suaren prebentziorako kanpaina jarri dute martxan. Azken bost urteetan 21 sute izan dira gazteek erabilitako egoitza, lonja eta txaboletan, eta horietako gehienak neguan izan dira. Koltxoi eta sofak erre izan dira halakoetan, zenbaitetan, barruan sua egitearen ondorioz, beste batzuetan hautsoentzia zakarrontzian husteagatik, edota bestelako zenbait prebentzio neurri ez hartzeagatik. Sute horiek gehienetan txikiak izan diren arren, zenbaitetan kalte larriak eragin dituzte etxeetan. Maider Ziganda Gipuzkoako Foru Aldundiko Zerbitzuetako zuzendariak eta Su Eskola Fundazioko zuzendari Iñigo Aldasorok aurkeztu dute kanpaina. Aldundiak 2.500 liburuxka banatuko ditu Gipuzkoako udalerrietan, horiek gazteen lokaletara helaraz ditzaten. “Kanpaina honen helburua lokal hauetan bildu ohi diren gazteei istripuak ekiditeko kontuan hartu beharreko irizpideen berri ematea da. Izan ere, negua da urteko garai arriskutsuena, hotza dela eta erabiltzen diren berogailu sistemek sor ditzaketen arriskuen ondorioz”, adierazi du Zigandak. Istripu kopuru hori saihesteko hainbat prebentzio neurri eman dituzte ezagutzera. Gazte lokaletarako aholku erabilgarriak Lokal horietan suteak saihesteko honako bederatzi neurriak eman dituzte ezagutzera: -Lapurrak ez dira aparatu gehiegirekin gainkargatu behar. -Zaborrontzira ez da hustu behar busti gabeko hautsontzirik. -Berogailuak ez dira jarri behar gortina, sofa edo altzarien ondoan, eta horien gainean ez da arroparik lehortzen jarri behar. -Lotara joan edo [...]
Zeraingo Udalak Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren segidan zeuden lur sailak erosi zituen. Egun lur horietan zeuden pinuak atera eta bertako zuhaitzak landatzen ari da. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailetik 400.000 euroko diru laguntza jaso zuen Zeraing...
Beasaingo udal aurrekontuak onartzeko osoko bilkura gaur zortzi egingo dute. Horren aurretik ordea, udal gobernu taldeak egindako proposamena aurkeztu du herritarren aurrean. Proposamen horren arabera, udalak 13,5 milioi euroko aurrekontua izango du, iaz baino %5 gutxiago. Horri, fondo foralari itzuli beharreko dirua eta aurreko urteetatik datozen maileguak gehitu behar zaizkio. Hala, udalaren zorpetze maila %6,67koa dela azaldu dute udal gobernuko ordezkariek. Egoera horretan, gastu arruntak eta inbertsioetarako diru kopurua murriztu egingo dute. Koldo Agirre alkatearen arabera, aurrekontua «orokorrean nahikoa adostuta» dago, eta ez dute aldaketa handirik espero. «Alderdiekin bilera batzuk egin ditugu, eta nahikoa adostuta daudela esan liteke». Hala, datorren ostegunean egingo duten osoko bilkuran proposamen hori aurrera ateratzea espero du alkateak. Gobernu taldeak egindako proposamenaren arabera, udalak 13,5 milioi euroko aurrekontua izango du 2012. urtean, iazkoa baino %5 txikiagoa. Hori dela eta, «inbertsioetarako nahiko genukeena baino diru gutxiago» izango dutela azaldu du Agirrek. Kopuru horren atzean, udalaren diru sarreretan izandako «murrizketa handiak» daude. Udal tasak eta zergak ere ez dira igo azken hiru urteetan –zaborrarena salbu–, eta aurten ere mantendu egingo dira. Tasak igo ez badira ere, «populazioaren gorakadari esker» sarrera horiek hobetzea espero dute. Aurrekontu murrizketa dela eta, gastu arruntak ere ahalik eta gehien murrizten saiatu dira. Agirreren arabera, «azken hiru urteetako gastu [...]
Idiazabalgo Gazte Asanbladak antolatuta ‘Irakasleak’ antzezlana ikusi ahal izango da larunbatean, otsailak 11, Guraso Elkartearen aretoan, 19:30ean. Iñigo Antsorregi eta Ander Azurmendi aktoreek parte hartzen dute lan horretan: Azurmendi L...
Lodosako Ibaialde ikastola egoera ekonomiko “larrian” dago, eta bertakoei laguntza bideratu asmoz, ekitaldi sorta antolatu dute Seguran, biharko (otsailak 10). 16:30ean hasita, txokolate jana egingo dute, eta ondoren herri kirolak. 18:00eta...
Aramako Udalak zaborraren trataeraz eta arazoaz informazioa zabaltzeko antolatu dituen bi hitzaldietatik bigarrena gaur izango da, 18:30ean, kultur etxean. Imanol Azpiroz izango da hizlari, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketaren batzordeko kidea. Lehen sai...
Lazkaoko Udalak herriko jai nagusiak antolatzeko bigarren bilerara deitu ditu lazkaotarrak. Gaur 19:00etan elkartuko dira, udaletxean, aurreko astean hasitako lan-ildoetan sakontzeko eta festa-egitaraua gorpuzten jarraitzeko.
Euskal presoak eta iheslariak Euskal Herriratzeko eginahala bateratzeko asmoz, Lazkaon Herri Bilgunea sortuko dute. Lehenbiziko batzarra gaur egingo dute, udaletxean, 19:00etan.
D3M eta Askatasunarekin lotutako hamahiru lagunen kontrako epaiketa apirilaren 30ean hasiko da. Tartean da Jose Antonio Munduate ere. ETAri lagundu izana leporatzen dio Baltasar Garzon epaileak egun Bilbon bizi den idiazabaldarrari. Bere egoera berean daude beste hiru kide ere. Gainontzeko bederatziei talde armatuko kide izatea egozten die.
Beasainek Bizkaia aldera joko du asteburu honetan. Izan ere, Santutxuren kontra jokatuko du igandean, 11:15ean hasita. Pasa den asteburuan Durangori etxean irabazi eta gero, seigarren postuan daude, 42 punturekin. Santutxu berriz, jaitsiera postuetan d...
Asteburuan, ‘El topo’ filma emango dute Beasaingo Usurbe antzokian. Hau da emanaldien ordutegia: Ostirala: 22.15 Larunbata: 19:30 eta 22:15 Igandea: 19:30 eta 22:15 Astelehena: 19:30 eta 22:15 (ikuslearen eguna)