Tobera musika eskolakoek urteko batzarra egingo dute datorren asteazkenean (otsailak 15), Segurako kultur etxean, 19:30ean. 2010-2011 ikasturteko memoriaren berri emango dute. Garai horretako diru-kontuen balantzea ere izango dute hizpide, eta ondo iru...
Estanda Ordizia taldeak Nafarroako Txantrea taldea hartuko du bihar arratsaldean Majorin, 18:15ean. Sailkapenari begiratuta, Goierriko taldea da partida irabazteko hautagaia, nafarrak taularen erditik atzera baitaude. Emilio Ortiz entrenatzailea, ordea...
Aizkorri Mendizale Elkarteak, urteroko bsita egingo du Arangoiti zahar egoitzara. Iganderako egin dute hitzordua; 16:30ean elkartuko dira, Arangoitin. Txistulariak, dantzariak, merienda eta dantzaldia izango dituzte. Elkarteak, “etorri nahi duten...
Beasaingo udal gobernu taldeak auzoz auzo egin dituzten bileren ondorioak aurkeztu ditu. Denera, 500 herritar inguruk parte hartu dute batzar horietan, eta harrera «oso ona» izan dela nabarmendu dute. Gainera, bilera horietan bildutako proposamenekin egin duten txostena, aurrera begira «lan tresna garrantzitsua» izango dela azaldu dute. Asteazken iluntzean egin zuten bilera horien ondorioak aurkezteko batzarra, Igartza jauregian. Azaroan hasita, denera hamar bilera egin zituztela azaldu zuen Koldo Agirre alkateak. Bilera horietan «bostehun bat lagun» bildu direla eta «balantze positiboa» egiten dutela esan zuen. Bilera horiek «uste baino lan gehiago» eman dietela ere aitortu zuen, herritarren partetik «kexa asko» jaso dituztelako. Zezilia Herrador parte hartzerako zinegotziak berriz, «lan honen helburu nagusia, herritarrek udalaren gestioan zuzenean parte hartzeko tresnak eskaintzea» izan dela azaldu zuen. Parte hartze hori lortzeko bidean, bilera horiek pauso bat izan direla, baina aurrerantzean «pauso gehiago» eman beharko dituztela gogorarazi zuen. Autokritika ere egin zuen Herradorrek, izan ere, «bilera batzuk ez dira guk nahi genukeen bezain ondo atera». Beasaingo erdigunean egindako bileran, esaterako, 170 lagun bildu ziren, eta batzarra «nahiko kaotikoa» izan zela aitortu zuen. Auzoetako bilerak berriz, lasaiagoak izan dira, horietan, 20-35 lagun bildu zirelako. Orain arte ikusi dituzten akats horietatik ikasi eta aurrerantzean hobetzen saiatuko direla esan zuen. Gainontzean, bilerak egin dituzten [...]
Legorretako elkarte, eragile eta herritar ugarik omenaldia egin diete Aulia sagardotegiko Etxeberria anai-arrebei, erretiroan, elkartasunezko ekimenetarako urtetan eman duten laguntza eskertzeko. Elkartasuna modako hitza da gaur egungo gizartean. Elkarrengan pentsatzea, laguntzea, aintzat hartzea, norbanako gero eta isolatuagoen joerari aurre egiteko erremedioa. Benetan elkartasunez jokatzea, besterik da. Urte askotako, ia bizitza osoko eginahala eskatzen du. Legorretako Aulia sagardotegiko lehengo nagusiek, aidanez, izugarri ondo egin dutena, aurreko ostiralean herrikideek egin zieten omena ikusi eta gero. Iaz erretiratu ziren Auliako Juan Inazio eta Sagrario Etxeberria Iturriotz lanetik, azkeneko hogeita hamar urtean ogibide izan duten negozioa salduta. Aldaketa unea baliatuz, esker ona adierazteko ekitaldiren bat pentsatzen hasi ziren legorretarrak. Etxeberriatar anai-arrebek herritarrekiko eta herriarekiko izan duten begirunea aspaldikoa da, omenaldia nola gorpuztu pentsatzen hasi zen Jesus Mari Arrizabalagak gogoratu duenez. «Legorretan antolatu izan diren ekimenetarako sagardoa doan eman izan digute, ia eskatu gabe. Udalak ordaintzen zuen kasuetan ere fakturaren balioa gobernuz kanpoko erakundeei ematen zieten. Nolabaiteko zorra badugu, eta gutxienez eskerrak eman nahi genizkien». Santa Ageda bezperaren bezperan, aurreko ostiralean, burutu zuten omenaldia. Omenduek aurrez ezer ez zekitela, Legorretako eragile ugaritako kideak eta herritarrak Etxeberria anai-arreben etxe atarian aurkeztu ziren, taldean, kultur etxe paretik kalejiran joanda. Sagrario eta Juan Inazio etxaurre elurtura aterarazi, eta [...]
Matxinbenta auzo txikia eta berezia da. Bisitariek bakea, lasaitasuna eta isiltasuna bilatzen dute bertan. Elizak, frontoiak eta baserri batzuk osatutako auzunea eta inguruan mendia eta belardiak, besterik ez dago. Isiltasuna auzoaren erditik igarotzen den errekatxoak bakarrik apurtzen du. Hala esanda, Gipuzkoako edozein txokotako edozein auzune izan daiteke, baina Matxinbenta ez da beste edozein auzo: hiru herrik kudeatzen duten auzoa da. Azpeitiak, Beasainek eta Ezkio-Itsasok osatzen dute Matxinbenta. Auzoan hogei baserri baino gehiago daude; errekaren ekialdean daudenak Beasaingo udal barrutian daude, eta ibaiaren mendebaldean daudenak, berriz, Azpeitiko udal barrutian. Auzoaren hego-mendebaldeko guneak dira Ezkio-Itsasoko lurretan daudenak. Beasaingo zatian zortzi baserri daude; Azpeitiko zatian, hamar; eta Ezkio-Itsasokoan, sei. Auzoa Ibaieder errekaren inguruan eraiki zuten, eta Ibaiederren batzen diren beste errekatxoek markatzen dituzte herrien arteko mugak. Baserriez gain, bi ostatu eta taberna izandako eraikina ere badaude, garai batean auzoan gaur egun baino mugimendu handiagoa egon izanaren seinale. Auzoan sakabanatuta dauden baserrietan 60 pertsona inguru bizi dira, gehienak helduak. Matxinbentara iristeko, Beasain eta Azpeitia Mandubiko mendatetik lotzen dituen GI-2635 errepidea erabili behar da. Beasaindik nahiz Azpeititik, sigi-saga doan bide batetik joatea beste erremediorik ez dago hara iristeko. Matxinbenta Beasaingo herrigunetik 16 kilometrora dago, eta Azpeititik, ia bederatzi kilometrora. Ezkio-Itsasotik autoz joateko errepiderik ez dago. [...]
Datorren astelehenean, hilak 13, CAF lantegitik N-1 errepidera doan Agerre bidea itxi egingo dute trenbide gainean jartzera doazen zubi berriaren lanak hasiko direlako. Lan horiek bi hilabete eta erdi iraungo dutela aurreikusten du Ordiziako Udalak. Denbora tarte horretan, beraz, N-1 errepidera irtetzeko Beasaingo eta Ordiziako ohiko irteerak erabili beharko dira.