Beasainen gizonezko bat atxilotu dute, arropa garbigailua lapurtzeagatik

Ertzaintzak jakinarazi duenez,  Beasainen, 20 urteko gizonezko bat atxilotu dute, arropa garbigailua lapurtu duelakoan. Denda baten kanpo aldean zegoen garbigailua,  autoan sartzen ari zenean, iritsi zen  Ertzaintza.  Zaborretara botatako garbigailua zela  uste zuela argudiatu zuen gizonezkoak. Ertzainak dendakoekin hitz egin, eta haiek azaldu zuten, garbigailua iritsi berria zela eta ez zutela denda barrura sartzeko astirik izan.  Gertatua ikusita, gizonezkoa atxilotu egin zuen Ertzaintzak, lapurreta delitua egotzita. Arropa garbigaluak mila eurotik gora balio ditu. Atxilotutakoak, polizia aurrekariak ditu eta epailearen esku geldituko da.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa