
Arratsaldeko 4,30etan, puntuan hasi da Ordiziako Argi Berri elkarteak antolatutako 35. mus txapelketa. 89 bikotek eman dute izena, aurreko edizioetan baino bikote gutxixeagok (iaz 114 bikotek hartu zuten parte). Arrazoi bat baino gehiago izan badaiteke ere, Azpeitin, beste mus txapelketa bat antolatu izanak ere eragin izan duelakoan dago Patxi Calvillo, Argi Berriko kidea.
Bikoterik gehienak, Goierri bertakoak dira: Ordiziako bikoteak 30; Zaldibiakoak 9; Beasaingoak 8; Lazkaokoak 4. Tolosaldetik ere bikote asko etorri dira. Kanpoan hotza bada ere, Urdaneta eskolako geletan ez da batere hotzik, berogailuaren eta muslarien beroarekin. Hamasei bikoterik onenek, Argi Berri elkartean bertan jokatuko dituzte azkeneko saioa. Bikote irabazlearentzat, 1.500 euro eta txapela daude zain.