
Herri Eskolako Guraso Elkarteak antolatuta, herriko haurrak eta helduak, hotzari aurre eginez, Ijitu eguna ari dira ospatzen Itsasondon. Zartagi eta mailu hotsarekin, herriko kaleak alaitzen ari dira. Jaiarekin bukatzeko, afari merienda egingo dute. Hasiera batean, plazan, sua piztu eta ijituen kanpamendua jartzea baldin bazen ere asmoa, hotzaren eraginez, barruko goxotasunean egingo dute afari legea.