Beasaingo stock azoka
Beasaingo eta Legazpiko merkatariek antolatuta, stock azokak ari dira egiten bi herrietan. Denboraldi honetako zein aurreko denboraldiko produktuak jarri dituzte salgai, baina beherapen handiekin. Negurako arropak eta osagarriak kalera atera, dendan saldugabekoak erakutsi eta horiek saltzea da bi azoken helburua, udaberri-uda denboraldiko produktuei lekua egin ahal izateko. Beasainen lehen aldiz antolatu dute stock azoka, eta Legazpikoa hirugarrena izan da gaurkoa.
Beasaingo Bareak elkarteak iaz egin zuen Bareak Asteburuaren barruan antolatu zuen stock azokaren antzeko feria bat, baina ez zen stock azoka izan. Hala ere, halako ekimenek beste hainbat herritan duten harrera ona ikusita, asteburu osoan zehar produktuak herritarrei gerturatzea erabaki dute. Gaur egun osoan izan dira dendariak Loinazko San Martin plaza azpian, eta bihar ere han izango dira, goiz eta arratsalde. Bihar, 11:00etan irekiko dute berriro azoka, eta 14:30ak arte egongo da produktuak erosteko aukera. Arratsaldean, berriz, 17:00etatik 20:00etara bitartean. Guztira, 25 dendak jarri dute postua plaza azpian.
Legazpin, 2008an egin zuten lehen aldiz stock azoka, eta bigarrengoz 2010ean. Aurten hirugarrena egitea erabaki dute, dendarien eta
Legazpiko stock azoka
herritarren artean harreman estuagoa lortzeko, eta herriko dendetan dituzten produktuak herritarren eskura jartzeko. Ilinti elkarteko 13 dendak parte hartu dute stock azokan, eta Euskal Herria plaza ondoko elizaren arkupeetan jarri dituzte salgaiak.
Beasainen zein Legazpian, jende asko ibili da arropak eta osagarriak begiratzen, eta erosleak ere portatu direla adierazi dute. Izan ere, jendeak herri handiagoetara eta merkatal guneetara joateko duten ohiturari aurre egitea ez da erraza, eta halako ekimenkin distantzia hori murriztu nahi dute merkatari elkarteek, etxetik gertu, kalitatezko produktuak eskuratzeko aukera dagoela azpimarratuz.
-
-
Legazpiko stock azoka
-
-
Legazpiko stock azoka
-
-
Legazpiko stock azoka
-
-
Legazpiko stock azoka
-
-
Legazpiko stock azoka
-
-
Legazpiko stock azoka
-
-
Beasaingo stock azoka
-
-
Beasaingo stock azoka
-
-
Beasaingo stock azoka
-
-
Beasaingo stock azoka
-
-
Legazpiko stock azoka
-
-
Beasaingo stock azoka