Azokari buruzko kontuak biltzeko bideo lehiaketa martxan da dagoeneko
Ordiziako Udaleko Gazteria sailak Mugisketch izeneko bideo lehiaketa jarri du martxan azokari buruzko kontuak eta bitxikeriak biltzeko asmoz. Ordiziako azokaren 500. urteurrenaren harira antolatutako lehiaketa da. Lanak martxoaren 13rako bidali behar d...
Ordiziako Udaleko Gazteria sailak Mugisketch izeneko bideo lehiaketa jarri du martxan azokari buruzko kontuak eta bitxikeriak biltzeko asmoz. Ordiziako azokaren 500. urteurrenaren harira antolatutako lehiaketa da. Lanak martxoaren 13rako bidali behar dira ondoko helbidera: mugisketch.ordizia@gmail.com. Bideoaz gain, izen-ematea orria ere aurkeztu beharko dute lehiaketan parte hartzen dutenek.
Lau kidez osatutako taldeek parte hartu ahal izango dute lehiaketan, eta parte hartzeko 15 urte eduki behar dira gutxienez. Bi mailatan banatu dute lehiaketa –nerabeena (15-17 urte) eta helduena (18 urtetik gora)– eta maila bakoitzeko bi sari banatuko dituzte. Udaleko teknikari eta gazte asanblada eta gazte batzordeko kideek osatuko dute epaimahaia. Originaltasuna, sormena, gaiarekiko lotura, kalitatea eta talde lana hartuko dituzte aintzat.
Minutu batekoa gehienez
Bideoak euskaraz sortuak izan beharko dute, eta mutuak, soinudunak eta ikus-entzunezko edozein generotakoak izan daitezke, eta minutu bat iraungo dute gehienez. Martxoaren 17tik aurrera sarean egongo dira ikusgai.