‘Gea’ dokumentala gaur estreinatuko dute
Maitena Salinas Beiztegi kazetari eta aktore beasaindarrak zuzendutako Gea dokumentalaren estreinaldia gaur izango da Barrena kultur etxean, 18:00etan. Ordiziako Kimetz, Beasaingo Asmube eta Itsasondoko Sorgiñemak emakume elkarteen enkarguz egindako i...
Maitena Salinas Beiztegi kazetari eta aktore beasaindarrak zuzendutako Gea dokumentalaren estreinaldia gaur izango da Barrena kultur etxean, 18:00etan. Ordiziako Kimetz, Beasaingo Asmube eta Itsasondoko Sorgiñemak emakume elkarteen enkarguz egindako ikus-entzunezkoa da, eta 30 eta 65 urte bitarteko Goierriko zazpi emakumeren testigantzak jasotzen ditu. Goierriko emakumeek haien inguruarekiko duten harremana islatzea da lanaren helburua.