Lazkaon bada pilota gosea
Pilota zaletasunak sustrai sendoak bota ditu azken urteotan Lazkaon. Eta emaitzak agertzen ari dira. Afizioaren erakusgarri da, esate baterako, gazteen artean antolatu duten pilota txapelketa herrikoia. Larunbatean hasi zen, eta San Prudentzio jaietan jokatuko dituzte finalak, aurreko urteetan bezala. Gaztetxoen pilota eskola eta federatuen klub gisa funtzionatzen duen LAPKE elkartean ere estreinaldian dabiltza, kirol arropa berria aterata. Hamasei bikotek ekin diote herriko txapelketari. Ligaxka eran jokatuko dute lehen fasean, hiru multzotan banatuta eta denek denen kontra. Larunbat eguerdietan eta igande arratsaldeetan ariko dira, plazako pilotalekuan. Pilota gozoarekin, esku huska eta 22 tantora da lehiaketa. Behin ligaxka bukatutakoan, multzo bakoitzeko aurreneko bi bikoak eta orokorrean hirugarren lekuan geratu diren bi onenak pasatuko dira final-laurdenetara. Bale ala kale izango da hortik aurrerakoa, galtzen dutenak kanpora, eta irabazleak finalerdietara, eta gero finalera. Beste urte batez, herrian giroa sortzea, gazteei parte-hartzeko jarduera bat gehiago eskaintzea, eta pilota zaletasuna bertan bideratzea hartu dituzte antolatzaileek helburu. LAPKE Lazkao Antzar Pilota Kirol Elkarteak, bestetik, pilotarientzat arropa berria aurkeztu du. Gazi-Gozo eta Mikel Optika dendek babestua da. 60 kide ditu klubak, 30 pilota-eskolan, eta beste 30 federatuak, haur, kadete, gazte eta senior mailetan.
Pilota zaletasunak sustrai sendoak bota ditu azken urteotan Lazkaon. Eta emaitzak agertzen ari dira. Afizioaren erakusgarri da, esate baterako, gazteen artean antolatu duten pilota txapelketa herrikoia. Larunbatean hasi zen, eta San Prudentzio jaietan jokatuko dituzte finalak, aurreko urteetan bezala. Gaztetxoen pilota eskola eta federatuen klub gisa funtzionatzen duen LAPKE elkartean ere estreinaldian dabiltza, kirol arropa berria aterata.
Hamasei bikotek ekin diote herriko txapelketari. Ligaxka eran jokatuko dute lehen fasean, hiru multzotan banatuta eta denek denen kontra. Larunbat eguerdietan eta igande arratsaldeetan ariko dira, plazako pilotalekuan. Pilota gozoarekin, esku huska eta 22 tantora da lehiaketa.
Behin ligaxka bukatutakoan, multzo bakoitzeko aurreneko bi bikoak eta orokorrean hirugarren lekuan geratu diren bi onenak pasatuko dira final-laurdenetara. Bale ala kale izango da hortik aurrerakoa, galtzen dutenak kanpora, eta irabazleak finalerdietara, eta gero finalera.
Beste urte batez, herrian giroa sortzea, gazteei parte-hartzeko jarduera bat gehiago eskaintzea, eta pilota zaletasuna bertan bideratzea hartu dituzte antolatzaileek helburu.
LAPKE Lazkao Antzar Pilota Kirol Elkarteak, bestetik, pilotarientzat arropa berria aurkeztu du. Gazi-Gozo eta Mikel Optika dendek babestua da. 60 kide ditu klubak, 30 pilota-eskolan, eta beste 30 federatuak, haur, kadete, gazte eta senior mailetan.