Lazkaon emakumeen argazki erakusketa hornitzeko herritarrek aurkez ditzakete funtsak
Martxoaren 8an ospatuko den emakumearen egunaren harira, Lazkaoko Udaleko Berdintasun Batzordeak argazki erakusketa antolatuko du. Emakumeak eurak izango dira erretratuen subjektuak, eta lazkaotarrek utzitako funtsek osatuko dute, edozein motako eta ta...
Martxoaren 8an ospatuko den emakumearen egunaren harira, Lazkaoko Udaleko Berdintasun Batzordeak argazki erakusketa antolatuko du. Emakumeak eurak izango dira erretratuen subjektuak, eta lazkaotarrek utzitako funtsek osatuko dute, edozein motako eta tamainako argazkiekin. Sari bat zotz egingo dute partaideen artean. «Guretzat garrantzitsuak diren emakumeen argazkiak» aurkez ditzakete herritarrek, udaletxean.