Olaberrian hamaika ekitaldi izango dira 11 eguneko kultur ‘astean’
Musika, jolastokiaren estreinaldia, lehiaketak, hitzaldiak, bidaia eta Herrialdeen Eguna bildu dituzte egitarauan A. Maiz Olaberria Kulturaren eta herri mailako ekitaldien udaberria aurreratu egin da Olaberrian. Martxoaren lehenetik 11ra bitartean kultur astea izango dute, udalak, Arkupek, jubilatuen elkarteak, odol emaileek, Kuttunek, pilota taldeak eta Garagardoaren Lagunek hornituta. Berez, lehen ekitaldia larunbatean izan zen, garagardoa nola egiten den erakutsi baitzuten. Egitarauaren mardulena bihar hasiko da. Pello Ramirezek eta Xabier Zeberiok musika kontzertua egingo dute, 18:00etan, udaletxeko batzar aretoan. Etzi, 16:30ean, jolastokia inauguratuko dute, eta jarraian jubilatuek eta haurrek elkarren arteko desafioa jokatuko dute, futbitoan. Larunbata bete-betea izango da. Joxe Kerejeta zenaren omenezko 16. bola txapelketa jokatuko da, goiz eta arratsalde. Zuhaitz Eguna ere bada, eta 10:30etik aurrera aldatuko dituzte landareak. Toka eta igel txapelketek, musekoak, eta haurrentzako Zapata gorriak ikuskizunak osatuko dute eguna. Igandean, Herrialdeen Eguna izango da, 12:30ean. EGITARAU OSOA — OLABERRIKO KULTUR ASTEA 2012 Otsailak 25, larunbata Garagardoaren elaborazioa: aletik hasita artisau garagardoa egitea. Arkukpe elkartean, 09:00etan. Martxoak 1, osteguna Pello Ramirez eta Xabier Zeberioren musika kontzertua. Multimedia aretoan, 18:00etan. Martxoak 2, ostirala Jolastokiaren inaugurazioa. 16:30ean. Jubilatuen eta haurren arteko futbito partida. 17:00etan. Askaria. Arkupe elkartean, 18:30ean. Martxoak 3, larunbata XVI. Joxe Kerejeta Memoriala, bola txapeleta. 10:00etan hasita. Zuhaitz [...]
Musika, jolastokiaren estreinaldia, lehiaketak, hitzaldiak, bidaia eta Herrialdeen Eguna bildu dituzte egitarauan
A. Maiz Olaberria
Kulturaren eta herri mailako ekitaldien udaberria aurreratu egin da Olaberrian. Martxoaren lehenetik 11ra bitartean kultur astea izango dute, udalak, Arkupek, jubilatuen elkarteak, odol emaileek, Kuttunek, pilota taldeak eta Garagardoaren Lagunek hornituta. Berez, lehen ekitaldia larunbatean izan zen, garagardoa nola egiten den erakutsi baitzuten.
Egitarauaren mardulena bihar hasiko da. Pello Ramirezek eta Xabier Zeberiok musika kontzertua egingo dute, 18:00etan, udaletxeko batzar aretoan. Etzi, 16:30ean, jolastokia inauguratuko dute, eta jarraian jubilatuek eta haurrek elkarren arteko desafioa jokatuko dute, futbitoan.
Larunbata bete-betea izango da. Joxe Kerejeta zenaren omenezko 16. bola txapelketa jokatuko da, goiz eta arratsalde. Zuhaitz Eguna ere bada, eta 10:30etik aurrera aldatuko dituzte landareak. Toka eta igel txapelketek, musekoak, eta haurrentzako Zapata gorriak ikuskizunak osatuko dute eguna.
Igandean, Herrialdeen Eguna izango da, 12:30ean.
EGITARAU OSOA — OLABERRIKO KULTUR ASTEA 2012
Otsailak 25, larunbata
- Garagardoaren elaborazioa: aletik hasita artisau garagardoa egitea. Arkukpe elkartean, 09:00etan.
Martxoak 1, osteguna
- Pello Ramirez eta Xabier Zeberioren musika kontzertua. Multimedia aretoan, 18:00etan.
Martxoak 2, ostirala
- Jolastokiaren inaugurazioa. 16:30ean.
- Jubilatuen eta haurren arteko futbito partida. 17:00etan.
- Askaria. Arkupe elkartean, 18:30ean.
Martxoak 3, larunbata
- XVI. Joxe Kerejeta Memoriala, bola txapeleta. 10:00etan hasita.
- Zuhaitz eguna. 10:30ean.
- Toka eta igel txapelketak. 11:30ean.
- Mus txapelketa. 16:00etan.
- ‘Zapata gorriak’, haurrentzako ikuskizuna. 17:00etan.
Martxoak 4, igandea: Herrialdeen Eguna.
- Meza, abesbatzak lagunduta. 11:00etan.
- XII. Herrialdeen Eguna. 12:30ean hasita.
Martxoak 7, asteazkena
- ‘Erreanimazioaren garrantzia’ hitzaldia. Odol Emaileen elkartean, 18:00etan.
Martxoak 8, osteguna: Emakumearen nazioarteko eguna
- Afaria eta dantzaldia. Etxe Zuri sagardotegian, 21:00etan. Garraio zerbitzua jarriko dute. Txartelak udaletxean erosi behar dira.
Martxoak 9, ostirala
- Herri eskolako haurrek egindako Olaberriko historiari buruzko DVDaren emanaldia, Arantxa Artzak aurkeztua. Udaletxeko batzar aretoan, 18:00etan.
Martxoak 10, larunbata
- Errioxara bidaia. Guardia (Ysios upategia), Haro (Martinez-Lacuesta upategia) eta Brionesera (Vivanco) bisita. Plazatik 08:30ean abiatuta, Ihurren 08:40an. Txartelak udaletxean salgai.
Martxoak 11, igandea
- Goierriko II. Pala Txapelketaren finala. 10:30ean.