Urretxuko kiroldegiko teilatua erori zeneko argazkiak, zortzigarren urtemugan
2004ko otsailaren 29an, duela zortzi urte, Urretxuko kiroldegiko sabaia erori egin zen, gainean pilatutako elurraren ondorioz. Eraikina hutsik aurkitzen zen, izan ere, ordu horretan jokatu behar zuten partida bertan behera utzi zuten goizean, Goierri saskibaloi taldearen aurkariek eta partidako arbitroak elurraren erruz ezin izan zutelako Urretxura joan. Eguerdi aldera erori zen teilatua, eta uralitako zatiez gain, pareta batek ere kalteak jasan zituen. Honek, era berean, hiru kotxetan kalteak eragin zituen.
Zortzi urte bete diren honetan, Gotzon Aranburu kazetariaren argazkiekin atzera begiratu nahi izan dugu.