Agur zoragarria otsailak feriari
Motzena eta luzeena esan ohi da otsailari buruz. Aurtengo honek ere hortik izan du; luze jotzen zuen goizak zeropeko tenperaturarekin, baina laster pasatu zen atzoko eguzki goxoa lagun. Atzokoan erreparatuz, deigarriena tomate landareak azaldu direla da. «Jendea erosten ari da, leihoetan eta toki babesetan jartzeko bakan batzuk saltzen ari naiz», adierazi digu Esther Illarramendi Ibarrakoak. Patxi Montesek ere salgai zituen, baina oraindik garaiz dela eta bero beharren daudela ahaztu gabe. Aldiz, bitarteko porrua eta tipula gorri eta txuri buruzabalak saltzen bizi-bizi aritu dira. Aurtengo lehen geranioek eta huntzek lore postuei erakartasun berezia ematen zieten. Haritz Urretabizkaia aramarrak, hala ere, garbi adierazi digu oraindik hilabete bat gutxienez beharko dela salmentetan normal hasteko, eguraldiak ez badu ezustekorik ematen behintzat. Orain erositakoak kanpoan ez jartzearen aholkua ere ematen zuen, izotzak joz gero galdu egingo bailirateke. Joan zen urteko prezio berean jarri dituzte salgai 2,10en bakoitza. Oilanden lehen arrautzak Mutiloako Atibergo Mariangeles eta Jexuxen postuan 1,30en salgai zuten dozena. Joan zen astean aipatzen genuen prezio igoeraren seinala iaz baino 10 xentimo garestiago. Eguraldiak egun hauetako joerari eusten badio, datorren astean hazitako patataren berri emateko moduan izango garela aurreratu digu Aguraingo Jabier Lacallek.
Motzena eta luzeena esan ohi da otsailari buruz. Aurtengo honek ere hortik izan du; luze jotzen zuen goizak zeropeko tenperaturarekin, baina laster pasatu zen atzoko eguzki goxoa lagun. Atzokoan erreparatuz, deigarriena tomate landareak azaldu direla da. «Jendea erosten ari da, leihoetan eta toki babesetan jartzeko bakan batzuk saltzen ari naiz», adierazi digu Esther Illarramendi Ibarrakoak. Patxi Montesek ere salgai zituen, baina oraindik garaiz dela eta bero beharren daudela ahaztu gabe. Aldiz, bitarteko porrua eta tipula gorri eta txuri buruzabalak saltzen bizi-bizi aritu dira.
Aurtengo lehen geranioek eta huntzek lore postuei erakartasun berezia ematen zieten. Haritz Urretabizkaia aramarrak, hala ere, garbi adierazi digu oraindik hilabete bat gutxienez beharko dela salmentetan normal hasteko, eguraldiak ez badu ezustekorik ematen behintzat. Orain erositakoak kanpoan ez jartzearen aholkua ere ematen zuen, izotzak joz gero galdu egingo bailirateke. Joan zen urteko prezio berean jarri dituzte salgai 2,10en bakoitza.
Oilanden lehen arrautzak
Mutiloako Atibergo Mariangeles eta Jexuxen postuan 1,30en salgai zuten dozena. Joan zen astean aipatzen genuen prezio igoeraren seinala iaz baino 10 xentimo garestiago.
Eguraldiak egun hauetako joerari eusten badio, datorren astean hazitako patataren berri emateko moduan izango garela aurreratu digu Aguraingo Jabier Lacallek.