Loinatz jaietarako batzordea osatzeko deia egin du Beasaingo Udaleko kultura eta euskara sailak. Aurreneko bilera, asteartean egingo dute, 18:00etan, udaletxean kultura sailak duen bilera gelan. Bertan, iazko jaien balorazioa egin eta aurtengo ekintzen...
Azken bi denboraldietan Ampo Ordiziaren jokalari izarretako bat izan den Matias Tudela valentziarra ez da taldera itzuliko. Udazkenean Fiji Uharteetara joan zen hiru laurdeneko jokalaria, eta hango errugbia ezagutzearekin batera Espainiako Zazpiko selekzioarekin jokatu beharreko txapelketa prestatzeko ere balio nahi zuen egonaldia. Printzipioz, udaberri aldera zen Ordiziara itzultzekoa, baina aste honetan jakinarazi du ez dela horrela izango.
Segurak milioi eta erdiko aurrekontua izango du aurten. Bilduren aldeko bost botoekin onartu dute, osoko bilkuran. Segura Lantzeneko lau hautetsiek berriz, aurkako botoa eman dute. Segurako Udalaren aurrekontua iazkoa baino %7 txikiagoa da aurten. Elus...
Euskal Herriko lasterketa gorena antolatuko ez ote den zalantza plazaratutako une berean ekin dio errepideko txirrindularitzak 2012ko denboraldiari. Larunbatean hasi zen, Zumaian (Gipuzkoa), eta irailaren azkenera arte ia astero jokatuko da lasterketaren bat. Goierrin 35 proba izango dira, Gipuzkoako Txirrindularitza Elkargoaren egutegiaren arabera, haurretatik profesionaletara. Gipuzkoako probak eta Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan banatzen diren txapelketa guztiak —Euskaldun eta Lehendakari torneoak, edo EAEko eta Euskal Herriko kopak— kontuan hartuta, Goierrikoak guztizkoaren %34 dira, hiru probatik bat. Goierriko lehen lasterketa martxoaren 10ean da, haurrena, Beasaingo herrigunean jokatuko dena. Itxiera, iaz bezala, eskualdean izango da: irailaren 29an Zaldibiako II. Sari Nagusia, eta biharamunean juniorren Udazkeneko Kriteriuma, Urretxun. Denera 35 lasterketa dira, eta adin-kategoriaka honela daude sailkatuta: UCIko profesionalen bat (Ordiziako Klasika); amateurren hamar (Euskaldun txapelketako zazpi, Lehendakariko bat eta bi klasika), juniorren 13, kadeteen sei, eta infantilen beste sei. Iragarrita dauden lasterketa guztiak gauzatuko diren beste kontu bat da, baina txirridulari elkarteetako arduradunak itxaropentsu daude, orokorrean. Segurako Txirrindulari Elkarteko kide eta Gipuzkoako federazioko epaile Juan Mari Gereñuk, esate baterako, egutegiko «denak» egingo diren iritzia du. «Afizioa badago, eta nik uste dut proba txiki hauek denak egingo direla. Laguntzaileei eta babesleei ez zaie diru asko ere eskatzen, eta eman ohi dute. Kosta egiten [...]
Lazkaon hilean behin euskal kantuak abestuz tarte atsegina igarotzeko elkartzen diren Kanta-kantari ekimeneko kideek laguntzaile gehiago izango dituzte, bihar. Ekitaldi berezia prestatu dute elkarlanean Goierriko Euskal Eskolak eta Lazkao Txiki musika ...
Motzena eta luzeena esan ohi da otsailari buruz. Aurtengo honek ere hortik izan du; luze jotzen zuen goizak zeropeko tenperaturarekin, baina laster pasatu zen atzoko eguzki goxoa lagun. Atzokoan erreparatuz, deigarriena tomate landareak azaldu direla da. «Jendea erosten ari da, leihoetan eta toki babesetan jartzeko bakan batzuk saltzen ari naiz», adierazi digu Esther Illarramendi Ibarrakoak. Patxi Montesek ere salgai zituen, baina oraindik garaiz dela eta bero beharren daudela ahaztu gabe. Aldiz, bitarteko porrua eta tipula gorri eta txuri buruzabalak saltzen bizi-bizi aritu dira. Aurtengo lehen geranioek eta huntzek lore postuei erakartasun berezia ematen zieten. Haritz Urretabizkaia aramarrak, hala ere, garbi adierazi digu oraindik hilabete bat gutxienez beharko dela salmentetan normal hasteko, eguraldiak ez badu ezustekorik ematen behintzat. Orain erositakoak kanpoan ez jartzearen aholkua ere ematen zuen, izotzak joz gero galdu egingo bailirateke. Joan zen urteko prezio berean jarri dituzte salgai 2,10en bakoitza. Oilanden lehen arrautzak Mutiloako Atibergo Mariangeles eta Jexuxen postuan 1,30en salgai zuten dozena. Joan zen astean aipatzen genuen prezio igoeraren seinala iaz baino 10 xentimo garestiago. Eguraldiak egun hauetako joerari eusten badio, datorren astean hazitako patataren berri emateko moduan izango garela aurreratu digu Aguraingo Jabier Lacallek.
Beasaingo Gaztetxeak hirugarren urtez antolatu du Melmatronik musika elektroniko eta alternatiboaren jaialdia. Hamabost talde eta bakarlari gonbidatu dituzte, 16 ordu iraungo duen musika jaialdirako. Larunbat honetan izango dira kontzertuak, 22:00etan ...
Segura irratian, Itaka saioaren barruan egiten duten Hitzontzi lehiaketarako ariketa berria proposatu dute jada. Ekaitz eta Irati Goikoetxea bost silabako hitzen bila dabiltza. Egiptora joan gabe piramideak egitea proposatu dute. Baina baldintza batzuk...
Beasaingo II. Herri Lasterketa jokatuko da igandean, eta Beasaingo Udaltzaingoak, herriguneko trafikoa eten egingo dutela jakinarazi du. Goizean zehar, 9:45etik 13:00etara, ahal dela autorik ez hartzeko deia egin dute. Zaldizurretako biribilgunetik her...
Hileko lehen ostegun guztietan bezalaxe, emakumeen aurkako indarkeria salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur Plaza Nagusian, 20:00etan. Isilik egoteak, gaizkide egiten gaitu! da Kimetz emakume elkarteak deitutako bilkuraren leloa. Herritarrei parte...
Beasaingo Arrano elkarteak urteroko mus txapelketa egingo du martxoaren 10ean. Aurten 22. urtea beteko du lehiak, eta ehundik gora bikote espero dituzte antolatzaileek. Txapelketa Loinazko San Martin plaza azpian jokatuko dute, larunbat arratsaldeko 16:30ean hasita. Sariei dagokionean, bikote irabazleak 1.500 euro eta txapelak jasoko ditu. Txapeldun ordeek berriz, 800 euro jasoko dituzte; hirugarren bikoteak 400 euro eta laugarrenak 200. Final laurdenetara iristen diren gainontzeko lau bikoteentzat, arkumea, ardo kaxa, bi tarta eta bi cava botila gordeko dituzte. Jokoa lau erregetara izango da, eta 30 tantoko 3 ustel egiten dituenak irabaziko du partida. Izena emateko, Arrano tabernara joan behar da, 15:30ean. Bikote bakoitzak 40 euro ordaindu beharko du.
Zeraingo sagardotegietara joateko autobus zerbitzua iragartzeko bideoa sareratu dute. Zeraingo Oiharte eta Otatza sagardotegietara joan nahi dutenentzako doako autobusa ipiniko du Zerain Dezagun Fundazioak martxoaren 1etik aurrera. Hilabete horretako ...