Arrano elkarteko 22. Mus Txapelketa jokatuko dute hilaren 10ean
Beasaingo Arrano elkarteak urteroko mus txapelketa egingo du martxoaren 10ean. Aurten 22. urtea beteko du lehiak, eta ehundik gora bikote espero dituzte antolatzaileek. Txapelketa Loinazko San Martin plaza azpian jokatuko dute, larunbat arratsaldeko 16:30ean hasita. Sariei dagokionean, bikote irabazleak 1.500 euro eta txapelak jasoko ditu. Txapeldun ordeek berriz, 800 euro jasoko dituzte; hirugarren bikoteak 400 euro eta laugarrenak 200. Final laurdenetara iristen diren gainontzeko lau bikoteentzat, arkumea, ardo kaxa, bi tarta eta bi cava botila gordeko dituzte. Jokoa lau erregetara izango da, eta 30 tantoko 3 ustel egiten dituenak irabaziko du partida. Izena emateko, Arrano tabernara joan behar da, 15:30ean. Bikote bakoitzak 40 euro ordaindu beharko du.
Beasaingo Arrano elkarteak urteroko mus txapelketa egingo du martxoaren 10ean. Aurten 22. urtea beteko du lehiak, eta ehundik gora bikote espero dituzte antolatzaileek. Txapelketa Loinazko San Martin plaza azpian jokatuko dute, larunbat arratsaldeko 16:30ean hasita.
Sariei dagokionean, bikote irabazleak 1.500 euro eta txapelak jasoko ditu. Txapeldun ordeek berriz, 800 euro jasoko dituzte; hirugarren bikoteak 400 euro eta laugarrenak 200. Final laurdenetara iristen diren gainontzeko lau bikoteentzat, arkumea, ardo kaxa, bi tarta eta bi cava botila gordeko dituzte.
Jokoa lau erregetara izango da, eta 30 tantoko 3 ustel egiten dituenak irabaziko du partida. Izena emateko, Arrano tabernara joan behar da, 15:30ean. Bikote bakoitzak 40 euro ordaindu beharko du.














