Herri lasterketa dela eta herriguneko trafikoa etengo dute igandean
Beasaingo II. Herri Lasterketa jokatuko da igandean, eta Beasaingo Udaltzaingoak, herriguneko trafikoa eten egingo dutela jakinarazi du. Goizean zehar, 9:45etik 13:00etara, ahal dela autorik ez hartzeko deia egin dute. Zaldizurretako biribilgunetik her...
Beasaingo II. Herri Lasterketa jokatuko da igandean, eta Beasaingo Udaltzaingoak, herriguneko trafikoa eten egingo dutela jakinarazi du. Goizean zehar, 9:45etik 13:00etara, ahal dela autorik ez hartzeko deia egin dute. Zaldizurretako biribilgunetik herrigunera sartzerik ez da izango, eta kanpotik datozeinei, Bernedo eneko aparkalekua erabiltzeko eskatu diete. Herriko sarrerak, Antzizarko bidegurutzetik Erauskin plazaraino eta Ezkiaga etorbidetik Igartza Oleta kaleraino izango dira.
Probak hartuko dituen kaleak, eta ondorioz itxita egongo direnak, hauek dira: Kale nagusia, Nafarroa etorbidea, Zapatari, Dolare, Igartza Oleta, Antzizar, Trenbide, Barrendain plaza, Joan Iturralde, Zaldizurreta, Gipuzkoa plaza, Jose Maria Iturriotz kalea eta Ezkiaga etorbidea. Kale horietan aparkatuta dauden autoek ezingo dute bertatik mugitu, proba bukatu bitartean (Zapatari, Dolare, Igarztza Oleta, Gipuzkoa plaza eta Ezkiaga etorbidekoek izan ezik).
Sortuko diren eragozpenak direla eta, aldez aurretik pazientzia izateko eta seinaleak eta antolatzaileek esandakoa errespetatzeko deia egin diete herritarrei.













