Hitzontzi lehiaketarako ariketa proposatu dute
Segura irratian, Itaka saioaren barruan egiten duten Hitzontzi lehiaketarako ariketa berria proposatu dute jada. Ekaitz eta Irati Goikoetxea bost silabako hitzen bila dabiltza. Egiptora joan gabe piramideak egitea proposatu dute. Baina baldintza batzuk...
Segura irratian, Itaka saioaren barruan egiten duten Hitzontzi lehiaketarako ariketa berria proposatu dute jada. Ekaitz eta Irati Goikoetxea bost silabako hitzen bila dabiltza. Egiptora joan gabe piramideak egitea proposatu dute. Baina baldintza batzuk bete behar dira: lehenengo silabak hizki bakarra izan behar du, bigarren silabak bi hizki izan behar ditu, hirugarrenak hiru, laugarrenak bi eta bosgarrenak bakarra. Anai-arrebek iragarkia hitza jarri dute adibide gisa.
Hitz bakoitzeko bost puntu banatuko dituzte. Zazpi silabako hitza (1-2-3-4-3-2-1-) aurkitzen duenari, berriz, hamar puntu emango dizkiote.
Hitz piramideak itakasegura@gmail.com helbidera bidali behar dira astean zehar. Saioaren egileek jakitera eman dutenez saskia larunbatean, martxoaren 3an, zozkatuko dute. Banatzen duten hirugarrena izango da.