Kantu saioa musikariek lagunduko dute Lazkaon
Lazkaon hilean behin euskal kantuak abestuz tarte atsegina igarotzeko elkartzen diren Kanta-kantari ekimeneko kideek laguntzaile gehiago izango dituzte, bihar. Ekitaldi berezia prestatu dute elkarlanean Goierriko Euskal Eskolak eta Lazkao Txiki musika ...
Lazkaon hilean behin euskal kantuak abestuz tarte atsegina igarotzeko elkartzen diren Kanta-kantari ekimeneko kideek laguntzaile gehiago izango dituzte, bihar. Ekitaldi berezia prestatu dute elkarlanean Goierriko Euskal Eskolak eta Lazkao Txiki musika eskolak, 19:00etatik aurrera, Gerriko elkartean.
Hamalau-bat musika ikasle eta hiru irakasle batuko zaizkio kantuzale taldeari. Gitarra, teklatua, zeharkako txirula eta beste hainbat musika-tresnak lagunduko diete abeslariei. Hileko lehenengo ostiralean elkartu ohi da lazkaotar multzo bat, lagun artean abesteko. Baina irekia da, edozein joan liteke nahi duenean.













