LABeko delegatuek grebarekin bat egin dute
Espainiako Gobernuak onartutako lan erreformaren eta murrizketen aurka euskal sindikatuek martxoaren 29rako deitu duten greba orokorrerako deialdiarekin bat egin dute LAB sindikatuko Goierriko eta Tolosaldeko 160 delegatuk. Ordezkari horiek batzarra egin dute gaur goizean Beasaingo Igartza Jauregian –irudian–, eta ondoren, Inposaketaren aurrean, burujabetza. Euskal langileok lan erreformari ez! leloarekin bat egiteko deia egin diete goierritar guztiei.