Matias Tudela ez da Ampo Ordiziara itzuliko
Azken bi denboraldietan Ampo Ordiziaren jokalari izarretako bat izan den Matias Tudela valentziarra ez da taldera itzuliko. Udazkenean Fiji Uharteetara joan zen hiru laurdeneko jokalaria, eta hango errugbia ezagutzearekin batera Espainiako Zazpiko selekzioarekin jokatu beharreko txapelketa prestatzeko ere balio nahi zuen egonaldia. Printzipioz, udaberri aldera zen Ordiziara itzultzekoa, baina aste honetan jakinarazi du ez dela horrela izango.