Milioi eta erdiko aurrekontua onartu dute Seguran Bilduren aldeko botoekin
Segurak milioi eta erdiko aurrekontua izango du aurten. Bilduren aldeko bost botoekin onartu dute, osoko bilkuran. Segura Lantzeneko lau hautetsiek berriz, aurkako botoa eman dute. Segurako Udalaren aurrekontua iazkoa baino %7 txikiagoa da aurten. Elus...
Segurak milioi eta erdiko aurrekontua izango du aurten. Bilduren aldeko bost botoekin onartu dute, osoko bilkuran. Segura Lantzeneko lau hautetsiek berriz, aurkako botoa eman dute.
Segurako Udalaren aurrekontua iazkoa baino %7 txikiagoa da aurten. Eluska Gerriko Segurako alkateak jakitera eman duenez batez ere bi arrazoiek eragin dute jaitsiera: batetik, udalak Foru Funtsetik diru gutxiago jaso duelako, eta bestetik herriko zergetatik eta tasetatik ere diru gutxiago bilduko duelako. Gerrikoren arabera «egoerak eskatzen» duenaren araberako aurrekontua egin dute. «Baina aldi berean, orekatua da».
Segura Lantzenek ez du begi onez ikusi dirusailak igotzea. “Euskarari hainbeste diru eman beharrean, hortik eta beste sail batzuetatik pusketa bat kendu eta langabezian dauden segurarrei lan aukera eman beharko lieke herriko lanetan”. Bestalde, Segura Lantzenentzat, jakinik udalak diru laguntza gutxi jasoko dituela, ez da egokia herritarrei zergetan diru gutxiago kobratzea. «Udalak diru gutxiago jasotzeak azkenean herriarengan du eragina, gauza gutxiago egiteko aukera izango baitu». Guzti horregatik kontrako botoa eman du.













