«Garai batean zine izarren modukoak ziren pilotariak»
Jose Ramon Oiarbide pilotari beasaindarrak urteak daramatza AEBtan, Deniako frontoian profesional moduan jokatzen. Otsailean, Citrus txapelketako finala jokatu zuen; AEBtan zesta puntari dagokionean egiten den txapelketarik garrantzitsuena da, eta seig...
Jose Ramon Oiarbide pilotari beasaindarrak urteak daramatza AEBtan, Deniako frontoian profesional moduan jokatzen. Otsailean, Citrus txapelketako finala jokatu zuen; AEBtan zesta puntari dagokionean egiten den txapelketarik garrantzitsuena da, eta seigarren urtez jokatu du aurten. Miamin bizi da, eta jaioterrian oso ezaguna ez bada ere, ibilbide oparoa egin du. Pilotaren mundua asko aldatu dela dio, eta «garai batean, pilotariak zine izarren modukoak» zirela. Lehen bost mila lagun ere biltzen ziren frontoietan; orain ordea, «ehun bat lagun biltzen badira gustura egoteko moduan» daudela azaldu du. Atzera begiratuta, pilotari moduan zituen helburu nagusiak bete dituela dio, lau aldiz irabazi baitu atzelari onenaren txapelketa. Buelta asko eman eta gero, «pilota uzteko unea gero eta gertuago» dagoela dio orain. Bihar, Jose Ramon Oiarbideri egindako elkarrizketa osoa argitaratuko du Goierriko Hitzak.