Hilaren 18ko bazkarirako txartelak salgai daude
Hilaren 18an 500 urte beteko dira Ordizia erre zenetik, eta asteazkenero azoka egiteko baimena eman ziotenetik. Egun horretarako egun osoko egitaraua antolatu dute, azokako ekoizleei omenaldia egiteko bazkaria tartean. Txartelak D’elikatuzen daude sa...
Hilaren 18an 500 urte beteko dira Ordizia erre zenetik, eta asteazkenero azoka egiteko baimena eman ziotenetik. Egun horretarako egun osoko egitaraua antolatu dute, azokako ekoizleei omenaldia egiteko bazkaria tartean. Txartelak D’elikatuzen daude salgai hilaren 14a arte, 25 euroan. Hauxe da menua: otarrainska egosiak, paella, azpizuna eta ijito besoa izozkiarekin. Egun horretan baserritarrez janzteko deia egin die herritarrei Ordiziako Azokaren batzordeak.