Lau autok elkar jo eta lagun bat zaurituta eraman dute ospitalera
Gaur goizean lau autok elkar jo dute Beasainen, Gi-632 errepidean, Zumarragako norabidean. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, pertsona bat zaurituta eraman behar izan dute Zumarragako ospitalera. Ezbeharra dela eta, itxita egon da ...
Gaur goizean lau autok elkar jo dute Beasainen, Gi-632 errepidean, Zumarragako norabidean. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, pertsona bat zaurituta eraman behar izan dute Zumarragako ospitalera. Ezbeharra dela eta, itxita egon da errepidea, eta N-1etik desbideratu dute trafikoa.