Partaidetzari buruzko ikastaroan izena eman daiteke
Ordiziako Udalak partaidetza prozesu abiatu ditu azken hilabeetan. Prozesu horiek gidatzeko, ordea, dinamizatzaileen beharra sumatu du udalak, eta hori dela eta, hilaren 30 eta 31rako asteburu osoko ikastaroa antolatu du. Hilaren 16a arte eman daiteke ...
Ordiziako Udalak partaidetza prozesu abiatu ditu azken hilabeetan. Prozesu horiek gidatzeko, ordea, dinamizatzaileen beharra sumatu du udalak, eta hori dela eta, hilaren 30 eta 31rako asteburu osoko ikastaroa antolatu du. Hilaren 16a arte eman daiteke izena, 943 88 58 50 (goizez) eta 943 80 56 30 (arratsaldez) zenbakietara deituta, edota partaidetza@ordizia.org helbidera idatzita. Oiangura begira martxan jarri nahi duten partaidetza prozesua izango da ikastaroaren muina. Alde praktikoa eta teorikoa uztartuko dituzte.