Sexu eta ugalketa eskubideei buruzko erakusketa zabaldu dute
Emakumezkoen sexu eta ugalketa eskubideek munduan duten egoeraz sentsibilizatzea da Medicus Mundi Gipuzkoak Barrenan jarri duen Sexu eta ugalketa eskubideak, eskubiderik gizatiarrenak erakusketaren helburua. Hilaren 16a arte egongo da ikusgai, Barrena zabalik dagoen ordutegian (09:00-13:00 eta 16:00-21:00). Emakumeek eskubide horiek bermatuta izatea, eta eskubide horiek praktikara eramatea funtsezko elementu dira bilduma honetan. Sexu eta ugalketa eskubideak gisa honetan laburbiltzen ditu erakusketak: bortizkeriarik gabeko bizitza izateko eskubidea; segurtasun fisiko eta mentalerako eskubidea; sexualitate osoa eta arriskurik gabekoa izatekoa; edota gogozko amatasuna, librea eta osasuntsua izateko eskubidea. Munduan sortzen diren gaixotasunen %18 bi eskubide horien ezarekin lotuta daude.
Emakumezkoen sexu eta ugalketa eskubideek munduan duten egoeraz sentsibilizatzea da Medicus Mundi Gipuzkoak Barrenan jarri duen Sexu eta ugalketa eskubideak, eskubiderik gizatiarrenak erakusketaren helburua. Hilaren 16a arte egongo da ikusgai, Barrena zabalik dagoen ordutegian (09:00-13:00 eta 16:00-21:00).
Emakumeek eskubide horiek bermatuta izatea, eta eskubide horiek praktikara eramatea funtsezko elementu dira bilduma honetan. Sexu eta ugalketa eskubideak gisa honetan laburbiltzen ditu erakusketak: bortizkeriarik gabeko bizitza izateko eskubidea; segurtasun fisiko eta mentalerako eskubidea; sexualitate osoa eta arriskurik gabekoa izatekoa; edota gogozko amatasuna, librea eta osasuntsua izateko eskubidea. Munduan sortzen diren gaixotasunen %18 bi eskubide horien ezarekin lotuta daude.