Berrikuntza lanak bukatuta, bihar zabalduko dute Igartza multzoko Belengo ermita
Igartza multzoan dagoen Belengo ermita goitik behera zaharberritu dute, eta jendearentzat ikusgai jarriko dute bihartik aurrera. Eguna ere ez dute alferrik aukeratu; ermitak berak historikoki emakumearekin izan duen lotura dela medio, emakumeen egunarekin batera irekitzea pentsatu dute. Ekitaldia bihar izango da, 19:30ean, eta ermitan egindako lanak eta jarri duten koadro berria ezagutzeaz gain, Tere Irastortza idazleak emakumearen inguruan idatzitako testu batzuk irakurriko ditu. Belengo ermita, XVI. mendean eraiki zuten, Igartzako jauregiaren ondoan. Multzo osoa berreskuratzeko lanak hasi zirenean, ermita bera ere berritu zuten kanpoaldetik. Barrualdea, ordea, hutsik zegoen. Altarean zegoen koadroa desagertu egin zen 36ko gerran. Koadro hark, Belengo ama birjinaren irudia jasotzen zuen, umeari titia ematen ari zela. Margolanaz gain, azken urteetan sortutako hezetasun arazoak konpondu, zoru berria jarri eta ermitaren barrualdea eta kanpoaldea margotu dituzte. Arantzadi elkarteak, ermitaren aldarean jartzeko beste koadro bat egiteko eskatu zion Clara Gangutia margolari donostiarrari. Hark azaldu duenez, «oso gustura» onartu zuen enkargua. «Askatasun osoa eman zidaten, baina nire bidez ikusitako ama birjin bat margotu dut, haur bati titia ematen, Beasaingo inguruetan». Ama birjinaren irudi horrek, ordea, euskal mitologiaren eragin handia du, eta Murumendiko Mariren irudia gogorarazten du emakumeak, atzean Txindoki mendia duela.
Igartza multzoan dagoen Belengo ermita goitik behera zaharberritu dute, eta jendearentzat ikusgai jarriko dute bihartik aurrera. Eguna ere ez dute alferrik aukeratu; ermitak berak historikoki emakumearekin izan duen lotura dela medio, emakumeen egunarekin batera irekitzea pentsatu dute. Ekitaldia bihar izango da, 19:30ean, eta ermitan egindako lanak eta jarri duten koadro berria ezagutzeaz gain, Tere Irastortza idazleak emakumearen inguruan idatzitako testu batzuk irakurriko ditu.
Belengo ermita, XVI. mendean eraiki zuten, Igartzako jauregiaren ondoan. Multzo osoa berreskuratzeko lanak hasi zirenean, ermita bera ere berritu zuten kanpoaldetik. Barrualdea, ordea, hutsik zegoen. Altarean zegoen koadroa desagertu egin zen 36ko gerran. Koadro hark, Belengo ama birjinaren irudia jasotzen zuen, umeari titia ematen ari zela. Margolanaz gain, azken urteetan sortutako hezetasun arazoak konpondu, zoru berria jarri eta ermitaren barrualdea eta kanpoaldea margotu dituzte.
Arantzadi elkarteak, ermitaren aldarean jartzeko beste koadro bat egiteko eskatu zion Clara Gangutia margolari donostiarrari. Hark azaldu duenez, «oso gustura» onartu zuen enkargua. «Askatasun osoa eman zidaten, baina nire bidez ikusitako ama birjin bat margotu dut, haur bati titia ematen, Beasaingo inguruetan». Ama birjinaren irudi horrek, ordea, euskal mitologiaren eragin handia du, eta Murumendiko Mariren irudia gogorarazten du emakumeak, atzean Txindoki mendia duela.