Joseba Jauregik irabazi du Azariko ehiza txapelketa
Joan den larunbatean, hilak 3, Azari ehiza eta arrantza elkartearen ehiza txapelketa jokatu zen Zanbranan (Araban), eta txapelketan parte hartu zuten hamabi ehiztarietatik Joseba Jauregi izan zen onena. Jose Angel Jauregi sailkatu zen bigarren, eta Roman Imaz hirugarren, bi horiek puntutan berdinduta. Goierriko elkarte arteko txapelketan ariko dira hirurak.