Martxoko Feria, bideoan
Atzo Martxoko Feria ospatu zuten Urretxun. Arratsalde partean, Gernikako Arbola plazan bildu ziren baserritarrak lehenik, eta Barrenkaleko probalekuan ondoren, idi-proba saioa ikusteko. Azken honetan Egoitz Armaolearen eta Asier Izagirreren idiak lanean ikusteko aukera egon zen. Gotzon Aranburu kazetariak bideoz jaso zuen eguna.