‘Nannerl, la hermana de Mozart’ filma gaur antzokian
Asteazkenero Ordiziako Herri Antzokian eskaintzen duten zine alternatiboaren barruan, Nannerl, la hermana de Mozart filma emango dute gaur, 20:30ean. Historia, orain gutxi arte, gizonezkoek bakarrik idatzi dute, eta emakumezkoek talentu gehiago bazut...
Asteazkenero Ordiziako Herri Antzokian eskaintzen duten zine alternatiboaren barruan, Nannerl, la hermana de Mozart filma emango dute gaur, 20:30ean. Historia, orain gutxi arte, gizonezkoek bakarrik idatzi dute, eta emakumezkoek talentu gehiago bazuten ere, gizonen itzalpean ezkutarazi dituzte. Munduan egongon diren milaka emakumeren kasua da Nannerlena, Wolfgang Amadeus Mozart arrebarrena. Rene Feret zine zuzendari frantziarrak Nannerlen bizitza hartzen du oinarri emakume horien figura aldarrikatu nahian.