Nazioen Munduaren jaialdia Lazkaon egingo dute, ekainaren 9an
Erabakitzeko eskubidearen aldeko Goierriko Nazioen Mundua mugimenduak aurreko bi urteetan Larraitzen egin zituen jaialdien lekukoa Lazkaok hartuko du aurten. Ekainaren 9an izango da aldarrikapen festa, larunbatarekin. Egun horretan Lazkao “Trebij...
Erabakitzeko eskubidearen aldeko Goierriko Nazioen Mundua mugimenduak aurreko bi urteetan Larraitzen egin zituen jaialdien lekukoa Lazkaok hartuko du aurten. Ekainaren 9an izango da aldarrikapen festa, larunbatarekin. Egun horretan Lazkao “Trebijano txiki bat” izateko lanketan ari dira orain Nazioen Mundukoak, 2010eko urrian Ordiziako errugbi zelai zaharrean egin zen jaialdi handiaren erreferentzia erabiliz. “Ekainaren 9an Euskal Herriko gizon-emakume guzti-guztiak Lazkaora etor daitezen ahalegin berezia egin nahi da”, aurreratu dute, ohar bidez, antolatzaileek.
Egitaraua osatzeko, bihar, osteguna, bilera egingo dute Lazkaon, 19:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Lazkaotarren laguntza eta ekarpena ere “ezinbestekoa” dela gaineratu dute, Goierriko beste herrietako ordezkarienarekin batera. Lazkaoko Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Herri Ekimenak egin du biharko bilerarako deia.
Bestetik, Jon Maiak zuzendu duen Gazta zati bat dokumentala, oinarrian Nazioen Munduaren dinamikatik abiatutakoa, apirilean aurkeztuko dute Goierrin, “ziurrenik 23an”.