Ordiziako azokaren 500. urtemuga hizpide Goiberriren seigarren alean
Goiberriren seigarren aleak Ordiziako azokaren 500. urtemuga hartuko du gai nagusitzat. Ez da hori ostiralean banatuko den aldizkariko gai bakarra: Kate Motzean atalean, Goiberri Koke Lasarekin egon da; Iritzia Nekane Gonzalezek, Mikel Alvarezek eta Jon Artolak eskainiko dute; gazteen atalean Bertso Movie da lehiaketaren azken txanpa hartu dute hizpide; Zumarragako Kalebarrenen denda duten txinatarrek euren berri emango dute Mundutarrak Goierrin atalean; Secundino Esnaolaren bizitzaren nondik norakoek beteko dute Garai batean atala eta azkenik, argazki zaharrean Beasaingo Alkartasuna Lizera begiratuko dute, 1992. urtera.