Orhi mendira asteburu pasako irteera antolatu du Arrastaka taldeak
Arrastaka Mendi Taldeak asteburu pasako irteera antolatu du Irati eta Orhi aldera. Datorren asteburuan, hilaren 17 eta 18an joango dira, eta Iratiko txabolen zeharkaldia eta Orhiko gailurrera igoera egingo dituzte. Irteera bi zatitan banatu dute. Lar...
Arrastaka Mendi Taldeak asteburu pasako irteera antolatu du Irati eta Orhi aldera. Datorren asteburuan, hilaren 17 eta 18an joango dira, eta Iratiko txabolen zeharkaldia eta Orhiko gailurrera igoera egingo dituzte.
Irteera bi zatitan banatu dute. Larunbat goizean, Iratiko zeharkaldia egingo dute, Bagargiak menditik abiatuta. Bidean, Escaliers (1.472 metro), Arthanolatze (1.530), Xardexkagaina (1.406) eta Mendibel (1.411) gainak zeharkatuko dituzte. Ondoren, Saroberri (1.338) eta Okabe (1.456) aldera jo eta handik, Iratiko basoko ibilbidetik itzuliko dira.
Igandean berriz, Orhi (2.017 metro) mendia igoko dute. Pirinioetan bi mila metrora iristen den lehen mendia da, eta Iratiko zaindaria deitzen diote, dituen ikuspegi ederrak direla eta.
Irteeran parte hartu nahi dutenek, Ehunmiliak eta Arrastakaren lokalera (Iturriotz kalean) jo behar du datorren asteartean, 19:30ean. Informazio gehiago nahi duenak, Arrastakaren webgunea bisitatu edo telefonoz dei dezake 646 85 56 20 zenbakira.