Zegama-Aizkorriko gazteentzako proban izena eman daiteke dagoeneko
Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren barruan, proba nagusiaz gain, 16tik 18 urte bitarteko gazteentzako lasterketa egingo dute aurten, eta jada irekita dago izena emateko epea. 1994ko urtarrilaren 1etik 1996ko abenduaren 31ra bitartean jaiotakoek apuntatu ahal izango dute, apirilaren 27a bitartean. Horretarako kirolprobak.com webgunean sartu behar dute interesatuek. Txip horia dutenek 18 euro ordaindu beharko dituzte eta ez dutenek berriz 20 euro. Guztira 100 korrikalarik parte hartu ahal izango dute, eta Alberto Aierbe Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren zuzendari teknikoak jakitera eman duenez, kopuru horretara iristen direnean itxi egingo dituzte zerrendak. Ez dute beraz, zozketarik egingo. Lasterketan parte hartu ahal izateko gurasoek sinatutako baimena entregatu beharko dute. Agiria izena emateko garaian bidaliko zaio korrikalari bakoitzari, eta dortsala jasotzeko orduan aurkeztu beharko du.
Guztira 100 korrikalarik parte hartu ahal izango dute, eta Alberto Aierbe Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren zuzendari teknikoak jakitera eman duenez, kopuru horretara iristen direnean itxi egingo dituzte zerrendak. Ez dute beraz, zozketarik egingo. Lasterketan parte hartu ahal izateko gurasoek sinatutako baimena entregatu beharko dute. Agiria izena emateko garaian bidaliko zaio korrikalari bakoitzari, eta dortsala jasotzeko orduan aurkeztu beharko du.