Bihar hasiko da Ahoz aho jaialdia Ordizian
Ahozko tradizioaren kontakizunak, literatur narrazioak, joko eszenikoak, poema musikatuak, deklamatutako bertsoak, hitz-jokoak eta bestelako ikuskizun sorta bat ekarriko ditu laugarren urtez Ahoz aho jaialdiak Ordiziara. Jatorri desberdineko kulturak bilduko diren arren, arrasto komunak dituzten kulturen arteko eztabaigune izateko sortu zen jaialdia, mestizaje aberasgarria eginez. Bihar hasi eta hilaren 18a bitarte ospatuko da aurtengo jaialdia, eta Metrokoadroka kolektiboari egokitu zaio aurten jaialdia estreinatzea. Pintura, eskultura, antzerkia, literatura eta musikaren arloko 25 lagunek osatzen dute kolektiboa, eta artearen espresio guztien zabalpenean eragile izatea du helburu. Diziplina horiek guztiak uztartzen dituen Hura ez da lekua ikuskizuna egingo dute, umorez, erritmo bizi eta poetikotasunez. 22:15ean izango da, Herri Antzokian. Asteburuan beste bi saio Larunbatean, berriz, ipuin kalejirarekin gozatu ahalko da herriko kaskoko kale eta tabernetan –Goierriko Bertso Eskolako bertsolariak ere ariko dira–, eta igandean, Falilou Diagne senegaldarrak eta Eneko Larrañaga Enekora musikari euskaldunak saioa egingo dute Barrenan, 18:30ean hasita. Datorren astean emanaldi gehiago izango dira. Ahoz ahoz jaialdiako lau ekitaldi nagusiak (bi Barrenak eta bi Herri Antzokia) ikusteko bono berezi bat jarri dute salgai Barrenan, 15 euroan. Jaialdiari eta datozen egunetako ekitaldiei buruzko informazio gehiago webgune honetan lor daiteke.
Ahozko tradizioaren kontakizunak, literatur narrazioak, joko eszenikoak, poema musikatuak, deklamatutako bertsoak, hitz-jokoak eta bestelako ikuskizun sorta bat ekarriko ditu laugarren urtez Ahoz aho jaialdiak Ordiziara. Jatorri desberdineko kulturak bilduko diren arren, arrasto komunak dituzten kulturen arteko eztabaigune izateko sortu zen jaialdia, mestizaje aberasgarria eginez.
Bihar hasi eta hilaren 18a bitarte ospatuko da aurtengo jaialdia, eta Metrokoadroka kolektiboari egokitu zaio aurten jaialdia estreinatzea. Pintura, eskultura, antzerkia, literatura eta musikaren arloko 25 lagunek osatzen dute kolektiboa, eta artearen espresio guztien zabalpenean eragile izatea du helburu. Diziplina horiek guztiak uztartzen dituen Hura ez da lekua ikuskizuna egingo dute, umorez, erritmo bizi eta poetikotasunez. 22:15ean izango da, Herri Antzokian.
Asteburuan beste bi saio
Larunbatean, berriz, ipuin kalejirarekin gozatu ahalko da herriko kaskoko kale eta tabernetan –Goierriko Bertso Eskolako bertsolariak ere ariko dira–, eta igandean, Falilou Diagne senegaldarrak eta Eneko Larrañaga Enekora musikari euskaldunak saioa egingo dute Barrenan, 18:30ean hasita. Datorren astean emanaldi gehiago izango dira.
Ahoz ahoz jaialdiako lau ekitaldi nagusiak (bi Barrenak eta bi Herri Antzokia) ikusteko bono berezi bat jarri dute salgai Barrenan, 15 euroan. Jaialdiari eta datozen egunetako ekitaldiei buruzko informazio gehiago webgune honetan lor daiteke.