ELA-CAFek bi bilera deitu ditu datorren astearterako
ELA-CAF sail sindikalak bi bileretarako deia egin die bere afiliatuei datorren astearterako, hilak 13. Aurrenekoa sindikatuak Beasainen duen egoitzan izango da, 10:30ean, eta bigarrena Goierri Eskolan, 15:30ean. Espainiako Gobernuak onartutako lan erreformari eta martxoaren 29ko grebari buruz hitz egingo dute.