Igandean ibilaldi neurtua egingo dute Idiazabalen, eta 400bat umek parte hartuko dute
Igandean Gipuzkoako Eskolarteko Jokuen barruan eskualde mailako ibilaldi neurtua egingo dute Idiazabalen. Gipuzkoako ikastetxeetako ikasleek parte hartu dezakete, eskola kirolean izena emanda egon ala ez. Antolatzaileek 400bat ume joatea espero dute. ...
Igandean Gipuzkoako Eskolarteko Jokuen barruan eskualde mailako ibilaldi neurtua egingo dute Idiazabalen. Gipuzkoako ikastetxeetako ikasleek parte hartu dezakete, eskola kirolean izena emanda egon ala ez. Antolatzaileek 400bat ume joatea espero dute. Idiazabalen ez ezik Irunen, Donostian, Zarautzen eta Deban ere egingo dituzte igandean ibilaldi neurtuak, eta beraz, uste dute ibiltari gehienak eskualdekoak edota ingurukoak izango direla.
Aita Iparragirre herri eskolak eta Idiazabalgo Kirol Elkarteko Mendi Sailak elkarlanean antolatu dute ekimen hori. Guztira hamabost bat pertsonako taldea ari da lanean egunerokotasunean. Igandean, ordea, gehiago izango dira, guztira 50bat.
Antolatzaileek bi ibilaldi prestatu dituzte. Motzena egiteko bi ordu eta 30 minutu behar dira gutxi gora-behera, eta luzeena osatzeko ordu bat gehiago. Ibiltariak 08:30etatik 09:00etara bitartean abiatuko dira irteera puntutik, hau da, herriko plazatik. 13:30ak edota 14:00ak aldera bukatuko dute proba. Parte hartzaileei diploma bana banatuko diete. Salda eta gazta pintxoak ere emango dizkiete. Bukaeran antolatzaileek mokadua egingo dute.