Martxoak 8: Adierazpen instituzionala
Emakumeen Eguna dela eta, Ordiziako Udalak adierazpen instituzionala kaleratu du. Ordiziako Udalak gizon eta emakumeen arteko benetako aukera berdintasuna lortzeko lanean aritzeko konpromisoa berretsi nahi du adierazpen horren bidez. Horrez gain, Euska...
Emakumeen Eguna dela eta, Ordiziako Udalak adierazpen instituzionala kaleratu du. Ordiziako Udalak gizon eta emakumeen arteko benetako aukera berdintasuna lortzeko lanean aritzeko konpromisoa berretsi nahi du adierazpen horren bidez. Horrez gain, Euskal Herriak aldaketa garaia bizi duela dio, aldaketa politiko eta soziala gauzatzeko garaia. “Emakumeak aldaketa horren subjektuak izan daitezen politika feminista garatzea ezinbesteko konpromisoa da”.
Emakumeek jasaten duten “zapalkuntza egiturazkoa” da, Ordiziako Udalaren ustez. “Jendartearen egituraren emaitza da, eta antolaketa ekonomikoan, politikoan eta ideologikoan uztartuta dago. Egiturazkoa da patriarkatua erabat errotuta dagoelako gure jendartean, eta antolaketa eredu hori sistema kapitalistaren ezinbesteko zutabea delako”. Udalean garatu nahi duten politika feministak “egiturazko arazo” horri aurre egin nahi dio. Adierazpen osoa hemen irakur daiteke.