Segurako Udalak memoriaren trebakuntza tailerra eta barreterapia saioa antolatu ditu
Segurako Udaleko Gizarte Zerbitzuek eta Solidaridad Internacional taldeak, Gipuzkoako EHNEren laguntzarekin bi saio antolatu dituzte: memoriaren trebakuntza tailerra eta barreterapia tailerra, hain zuzen. Saio horien helburua hirugarren adineko pertson...
Segurako Udaleko Gizarte Zerbitzuek eta Solidaridad Internacional taldeak, Gipuzkoako EHNEren laguntzarekin bi saio antolatu dituzte: memoriaren trebakuntza tailerra eta barreterapia tailerra, hain zuzen. Saio horien helburua hirugarren adineko pertsonak zaintzen dituzten familiako kideei laguntzea da. Bi tailerrak Eusko Jaurlaritzak eta Lanbidek finantzatuko dituzte.
Bi saioek 30 orduko iraupena izango dute guztira, eta parte hartzaileek ez dute dirurik ordaindu beharrik izango. Tailerrak noiz hasiko diren ez dago erabat zehaztuta, baina martxoaren 19an hasiko direla aurreikusten dute, eta ziurrenik ere arratsaldean izango dira. Ordutegia tailerretan parte hartuko dutenen artean adostuko dute.
Interesatuek izena Segurako udaletxean eman behar dute, martxoaren 12a, astelehena, baino lehen. Bertara joan ezin duenak udaletxeko telefono zenbakira ere deitu dezakete: 943 80 10 06 zenbakira.