Zaborraren gaiaz hitz egin dute Zumarragako batzokian
Zaborraren gaia zeresan asko ematen ari da azken asteetan Goierrin. Zero Zabor taldeak sortzen hasi dira, bosgarren edukiontzia herri gehagotara zabaltzen ari da, eta Legazpiko Udalak, Gipuzkoako beste 33 herritakoekin batera, atez-atekoaren alde egingo duela adierazi du. Testuinguru honetan, EAJk hitzaldia antolatu zuen atzo Zumarragako batzokian. Gotzon Aranburu kazetariak bideoz jaso zuen saioa. Oro har, gaztelaniaz hitz egin zuten, eta hartara, bideoaren zati bat gaztelaniaz sartu behar izan du.