Gaur arratsaldean, 19:00etan, Barrena kultur etxean egingo den bileran parte hartzeko deia egin diete herriko kuadrillei. Sortu berri den jai batzordeaz eta uztailean ospatzen diren Santa Ana jaiei buruz hitz egingo dute.
Bihar, martxoak 14, Larraondoko zerrategiari buruz hitz egingo dute Bixi-Bixi saioan, 12:15etatik aurrera. Horretarako Larraondoko Xanti Muñoa gonbidatu dute irratsaiora. Imanol Lazkano bertsolaria ere bertan izango da. Plazaz plazako bertso saioak bertan behera uzteko erabakia hartu du Lazkanok. Erabaki hori hartzera bultzatu duten arrazoiak eta beste hainbat gai izango ditu hizpide. ‘Euskara Aberasten’ sailean Marijo Etxeberria Urretxu-Zumarragako kidea arituko da. Bestalde, Santos Beloki eta Aitor Calvillo ohiko tertuliakideak ere Segurako Irratiko estudioan izango dira. Entzuleek ere parte hartu dezakete 943 80 10 41 telefono zenbakira deituta, edota bixibixi@euskalerria.org helbidera idatzita. Irratsaioa ostegunean, 19:00etan eta igandean, 08:00etan errepikatuko dute.
Igandean 500 urte beteko dira Ordizia erre eta horren ondorioz asteazkenero azoka egiteko baimena eman ziotenetik, eta horren harira, egun osoko festa izango da Ordizian. Tartean, Beti Argi musika bandak kontzertua egingo du, eta harekin batera Ordizia...
Ordiziako herriguneko 22 tabernatan asteazkenero egiten ari diren pintxo-pote ekimenaren barruan banatzen dituzten ‘Arraskatu eta irabazi’ txarteletan lehen sariak zeintzuk irabazi dituzten jakinarazi dute dagoeneko. Bi lagunentzako upategi...
Asmube elkarteko hainbat emakumek osatzen dute Pinpirinak antzerki taldea. Ostegun honetan, Como la vida misma antzezlana eskainiko dute herritarren aurrean. Saioa 20:30ean izango da, Igartza jauregian. Asmube elkarteko abesbatzak ere parte hartuko du ...
Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak Espainiako Zilarrezko Mailako lidergoan segitzen du, nahiz eta igandean Tenerifen (Kanariar Uharteak) jokatutako partidan hiruna berdindu Chaboyme taldearen aurka. Iñaki Heras eta Emilio Ortiz entrenatzai...
Nuevo Catecismo Catolico talde donostiarrak Beasaingo Gaztetxean joko du, larunbat honetarako antolatu duten punk-rock jaialdiaren barruan. NCC 1992. urtean sortu zen, eta harrezkero, Donostiako eskenako rock talderik garrantzitsuena bihurtu da. Hogei...
Zegamako Bele Gazte gaztelekukoek futbito txapelketa egin zuten martxoaren 10ean. Neska-mutilez osatutako taldeak egin zituzten, eta arratsaldeko lauretan hasita talde guztiek elkarren aurka jokatu zuten. Gaztelekuko neska-mutil zaharrenek irabazi zute...
Patxi Garmendia Mendigar (Ordizia, 1956) historialaria da, eta Ordiziako historiari eta azokari buruzko dokumentazio eta kontu asko dakizki. Datorren igandean, hilak 18, Ordizia erre zela 500 urte beteko dira. Nahigabe horren ondoren, Juana Eroa Gaztelako erreginak zergarik gabeko azoka asteazkenero egiteko baimena eman zion Ordiziari –1512ko maiatzean izan zen–, baina Garmendiak nabarmendu duenez, aurreneko laguntza Gipuzkoako Batzar Nagusietatik jaso zuen hiribilduak, apirilaren 18an. “Herrietan aristokrazia sortzen zen, noblezia, eta elite horrek botere handia zuen batzarretan. Ordiziak bi ordezkari zituen. Garai hartan, Donostia, Tolosa, Ordizia eta Segura ziren Gipuzkoan erabaki asko hartzen zituztenak”. Garaiko historiaz eta azokaren pribilegioari buruz ere hitz egin du Garmendiak. Biharko papereko edizioan argitaratuko du elkarrizketa osoa Goierriko Hitzak.
“Trama antolatua, giza eskubide ugariren urraketa, krimena, sarraskia, delitua, bukatu ez den gizaki-trafikoa”… Jaio berritan ostutako umeen auzia izendatzeko SOS Haur Lapurtuak elkargoaren hitzetako batzuk dira. Geroz eta ugariagoak dira salaketak, egunetik egunera usteak susmo bihurtzen zaizkio jende gehiagori, eta askotan oldozpen txarren atzean zerbait gertatu zela baieztatzen duten datuak —edo datu falta— aurkitzen dira. Akaberarik ez duen auzia dirudi haur lapurtuenak, eta dagoeneko Hego Euskal Herri osoa zipriztindu duten kasuak irten dira. Horieatik hamarka batzuk, Goierrin. Euskadiko SOS Haur Lapurtuak elkargoko arduradunek Lazkaon emandako hitzaldian egoera gordinak aurkeztu dituzte: lehen pertsonan kontatutako kasu sinesgaitzak, baita entzuleen ahotik ere, eta haurrak lapurtzeko eta saltzeko antolamenduaren alderdi orain arte ezkutua erakutsi dute. 1936ko gerraren ondoren emakume errepublikazaleek sufritu zuten errepresio eta hondoratze neurri bezala hasi zen ume jaio berriak lapurtzea. Gero, ordea, dirua egiteko «negozio» bihurtu zen, motibazio politikorik, erlijiosorik edo sozialik eduki ez arren, lehengo jarduera antolatu, isilpeko eta ilunarekin jarraituz. Justiziak 1940-1990 urte arteko epea mugarritu du antzemandako «anomaliak» ikertzeko. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 600 kasu baino gehiago izan litezke. Susmoak, 1995era arte SOS Haur Lapurtuak elkartearen iritziz 1990az aurrerago zabaldu beharra dago ikerketa. «Azkeneko exhumatzea 1993ko kasu batena izan da, eta hobia hutsik zegoen. 1995eko kasuak ere badaude. [...]
Beasaingo CAF enpresarentzat azpikontratatuta lan egiten duen 1NE Linpiezas Industriales enpresako garbitzaileek protesta egin dute gaur, Beasaingo azokan. 2009. urtetik, “lan baldintzak izoztuta” dituztela salatu dute, eta “hitzarmen duin bat” eskatu diote enpresaren zuzendaritzari. 50 langiletik gorako taldea osatzen dute garbitzaileek, eta bulegoez gain, lantegia, makinak eta labeak ere garbitzen dituzte. 2009. urtetik lan hitzarmena sinatu gabe daudela azaldu dute. Hori dela eta, “2011ko uztailean, langileak elkartu eta gure hitzarmena negoziatzen hastea erabaki genuen”. Negoziazio hark gora behera ugari izan zituen; tartean, mahaitik altxa eta greba egitea ere erabaki zuten. Atzera, ordea, greba bertan behera utzi eta negoziazioei ekin zieten. Garbitzaileek salatu dutenez, “CAF, aldi berean, zerbitzua kudeatzeko beste enpresa batetan pentsatzen ari da; hau da, langileak subrogatuak izan gaitezen, baina honek, orain dugun elkarrizketa galaraztea ekarriko luke”. Langileen ustez, litekeena da kudeaketa enpresa baten baino gehiagoren eskutan gelditzea ere. Otsailean iritsi zen lan erreformak ere ez die mesederik egin langileen aldarrikapenei. “1NE enpresaren aldetik orain arte genuen proposamena mahai gainetik kendu du, harrokeria handiarekin”. Hori guztia dela eta, hainbat greba egun deitu dituzte martxorako. Gaurko egunaz gain, bihar, etzi eta hilaren 20, 21, 22, 27 eta 28an ere egun osoko lanuzteak egingo dituzte.
Asmube elkarteko Pinpirinak antzerki taldeak, Como la vida misma antzezlana eskainiko du, ostegunean, martxoak 15, 20:30ean, Igartza jauregian.
Beasaingo jubilatuen elkarteak batzar orokorra egingo du bihar, hilak 15, 18:30ean. Ohiko batzarrari dagokionean, 2011ko ekitaldiko emaitzen balantzea aztertu eta onartuko dute. Ondoren, 2012ko aurrekontua ere hizpide izango dute. Bestalde, ezohiko dei...