Zegamako gaztelekuko neska mutil zaharrenek irabazi dute futbito txapelketa

Zegamako Bele Gazte gaztelekukoek futbito txapelketa egin zuten martxoaren 10ean. Neska-mutilez osatutako taldeak egin zituzten, eta arratsaldeko lauretan hasita talde guztiek elkarren aurka jokatu zuten. Gaztelekuko neska-mutil zaharrenek irabazi zute...

Zegamako Bele Gazte gaztelekukoek futbito txapelketa egin zuten martxoaren 10ean. Neska-mutilez osatutako taldeak egin zituzten, eta arratsaldeko lauretan hasita talde guztiek elkarren aurka jokatu zuten. Gaztelekuko neska-mutil zaharrenek irabazi zuten lehia, 17tik 18 urtera bitartekoek.

Bestalde, martxoaren 24an, larunbatean, pintxo hotzak egiten ikasteko tailerra egingo dute gaztelekuan, arratsaldeko lauretan hasita.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa